Irabazi-asmorik gabeko elkarteek, kultur entitateek eta gizarte eta kultur entitateek irailaren 1era bitarte eskatzen ahalko dituzte Civivoxetako espazioen lagapen iraunkorrak datorren ikasturterako

Irabazi-asmorik gabeko elkarteek, kultur entitateek eta gizarte eta kultur entitateek irailaren 1era bitarte eskatzen ahalko dituzte Civivoxetako espazioen lagapen iraunkorrak datorren ikasturterako
Eskaerak zazpi Civivoxetako edozeinetan aurkezten ahal dira, deialdian eskaturiko agiriak erantsita

Civivox Jus la rocha

Iruñeko Udalak 2023-2024ko ikasturtean Civivox sareko egungo zazpi zentroetako edozeinetako espazioen lagapen iraunkorra eskatzeko deialdia abiatu du. Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, kultur entitateak eta gizarte eta kultur entitateak aurkezten ahal dira deialdi honetara. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1ean amaituko da.

Espazioen lagapen iraunkorra eskatzen duten elkarteek eta entitateek legearekin bat eraturik egon behar dute eskabidea aurkezten duten datan, egoitza soziala nahiz zerga-egoitza Iruñean eduki eta Udalaren Elkarteen Erregistroan sartuta egon behar dute. Gauzatuko dituzten jarduerek izaera kulturala edo artistikoa izan beharko dute, Civivox sarearen berezko helburuekin bat etorri eta herritarren partaidetza sustatu. Eskaerak Civivox hauetan aurkezten ahal dira: Kondestable, Zabalgunea, Juslarrocha, Mendillorri, Iturrama, Sanduzelai eta Milagrosa.

Ekainean zehar eta irailaren 1ean, eskaerak aurkezten ahalko dira astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara, Civivox sareko edozein zentrotan. Uztailaren 1etik 5era eta 16tik 31ra goizez aurkezten ahal dira, 09:00etatik 14:00etara, Kondestable Civivoxean, Iturramako Civivoxean, Juslarrocha Civivoxean, Mendillorriko Civivoxean eta Sanduzelaiko Civivoxean, eta arratsaldez, 17:00etatik 22:00etara, bakarrik Kondestablen. Abuztuan, astelehenetik ostiralera entregatzen ahalko dira, 09:00etatik 14:00etara, edozein Civivoxetan, eta 17:00etatik 22:00etara, bakarrik Kondestablen.

Amaitzen ari den ikasturtean zehar ehun elkartek baino gehiagok eskatu dute Civivox sarearen udal-espazio horien erabilera iraunkor eta jarraia. Kopuru horrek esan nahi du ia 18.000 lagun izan direla edo parte hartu dutela hilero elkarte eta entitate horiek hiriko Civivoxetakoren batean egindako jardueretan.

Deialdira aurkeztu beharreko agiriak
Deialdiak elkarte edo entitateek espazioen lagapen iraunkorra lortzeko aurkeztu beharreko agiriak jasotzen ditu. Dagokion eskabidea behar bezala bete beharko dute, eta honako hauek aurkeztu: IFKren kopia; estatutuak; Indarrean den egiaztagiria, entitatearen Zuzendaritza Batzordea osatzen duten kideak ziurtatzeko; Iruñeko Udaleko Elkarteen Zentroan erregistratuta egotearen ziurtagiria eta Civivox sarean garatu nahi duten jardueraren eta/edo jardueren dosier xehatua.

Deialdira aurkezten den lehen aldia izanez gero, jatorrizko dokumentazioaren fotokopiak aurkeztu beharko dira. Aurreko edizioetan parte hartu edo espazioen lagapen puntuala eskatu bada, dokumentazioa eguneratu behar izatekotan bakarrik aurkeztu beharko da. Eskaeraren kudeaketa eskuordetzen bada, entitatearen edo elkartearen lehendakariak egiaztagiri bat emanen du, izapide hori Civivox sareko edozein zentrotan egiteko gaitasuna egiaztatzen duena.

¿Te ha sido útil esta página?