Iritsi da ikasturte-hasiera Joaquín Maya Musika-eskola Berezira. Aurten adin guztietako mila ikasle inguru matrikulatu dira eskolak eskaintzen dituen 22 instrumentuetakoren batean prestakuntza egiten hasteko edo jarraitzeko. Ikasketak Musika-hizkuntza, Abesbatza eta Harmonia bezalako ikasgaiekin osatzen dira. Ikasturte honetan 150 baino gehiago dira zazpi urtetik gorako adin guztietako ikasle berriak. Nahiz eta eskolak irailaren 15ean, ostiralarekin, hasi, hileko lehen egun hauetan erakustaldiak eta instrumentu-errondak eskaintzen ari da, ikasle berri horiek gogokoen duten instrumentua hauta dezaten, baita eskolarekin lehen harremana egiteko hainbat jarduera ere.
Gainera, musika-prestakuntza zabaldu nahi duten interesdunek oraindik Musika Eskolan izenik eman ez badute, oraindik ere egiten ahal dute, baita zentroak dituen instrumentu- eta ahots-taldeetakoren batean ere, 31 baitaude. Izena emateko epea irailaren 22a arte luzatuko da eta onartutako izangaien zerrenda urriaren 4an argitaratuko da, 15:00etatik aurrera. Izen ematea online egiten ahalko da https://www.pamplona.es/eu/musikaeskola webgunean, urriaren 10ean eta 11n. Ikasturte honetan matrikulatuta dauden ikasleei prestakuntza horietako ikaspostuak esleitu ondoren, interesdunek geratzen diren toki libreak hartzen ahalko dituzte. Hogeita hamar talde baino gehiago eskaintzen dira, besteak beste banda, konboa, akordeoia, tronboien ensenblea, txistu-taldea... orkestra eta Maya Vocal Ensenblea ahaztu gabe.
Eskolako jarduera osagarri horietarako izen ematea Egoitza elektronikoa webgunearen bidez egiten ahal da. Ikasturte honetan taldeetan parte hartzen dutenendako urteko tarifa 84,15 euro da, parte hartzen duten taldeen kopurua edozein izanik ere. Hala ere, salneurrian murrizketak eskatzen ahal dira errentaren eta familia-egoeraren arabera. Horrela, murrizketak daude familia ugariendako edo guraso bakarreko familiendako, % 33 edo gehiagoko desgaitasun aitortua dutenendako eta harrera-familietan daudenendako. Kasu horietan zenbatekoaren % 50eko deskontua eginen da matrikulan. Beste murrizketa batzuk ere aurreikusten dira (% 90ekoa) eta egoera jakin batzuetan ez ordaintzea.
Murrizketak egiten direnean, familia ugaria, gurasobakarreko familiak edo /eta desgaitasunak dituztenen familiek ez dute dokumentaziorik aurkeztu beharko egiaztapena ofizioz eginen delako. Gainerako murrizketetarako dokumentazioa bidali behar da escuelamusica@pamplona.es helbidera, onartuen zerrenda argitaratzen denetik urriaren 6ra arte. Ordainketa matrikulatzeko unean eginen da, online edo banku-helbideratzearen bidez.
JOAQUÍN MAYA MUSIKA-ESKOLAKO INSTRUMENTU- ETA AHOTS-TALDEAK
• Aurrez izena emateko epea: irailaren 22a arte (online)
• Onartutakoen zerrenda argitaratzea: urriak 4
• Matrikula: Urriak 10 eta 11 (online)