Buztintxuri ikastetxe publikoak aurreikusitako hiru ibilbideak baieztatu ditu astelehen eta ostiraletan. Hasiera batean Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 5. mailara bitarteko 32 haurrek eta 10 guraso boluntariok parte hartuko dute. Ibilbideetako bat Artikatik (Berriobeiti) abiatzen da, María Domínguez kalearen hasieratik, eta Iruñean barna jarraitzen du, Santos A. Ochandategui kaletik; beste bat Santa Luzia kaletik abiatzen da, Santa Luzia etorbidea gurutzatuz iparralderantz jarraitzeko eta eraikin artean doazen oinezkoendako hainbat kaletan barna segitzen du Ventura Rodríguez eta Santos A. Ochandategi kaleak zeharkatuta ikastetxera heltzeko; hirugarren ibilbidea, berriz, Santa Engrazia inguruan hasten da eta Gipuzkoako etorbidetik igotzen da Santos A. Ochandategi kalera iritsi arte, han Gipuzkoako etorbidea gurutzatu baino lehen Artikatik heldu den ibilbidearekin bat egiteko.
Azken bidegurutze hori hobetu du Udalak, eta oinezkoen pasabideak margotu ditu etorbidearen bi aldeetan dauden bidegorriak eta ibilbidea gurutzatzen diren lekuetan, haurren eta haiekin doazen helduen segurtasuna hobetzeko