Txistuak bere moldakortasuna erakutsiko du kantu-liburuko pieza tradizionalak eta konposizio berriak konbinatuz Iruñeko 64. txistulari alardean

Txistuak bere moldakortasuna erakutsiko du kantu-liburuko pieza tradizionalak eta konposizio berriak konbinatuz Iruñeko 64. txistulari alardean
Hitzordu musikala Sarasate pasealekuko agertokira itzuliko da, igandean, 12:00etan, musika, dantza eta kantu fusio batekin
Alarde Txistularis

 

Iruñeko Txistularien 64. Alardea Sarasate pasealekura itzuliko da igandean, Udalak antolatuta, Euskal Herriko Txistulari Elkartearekin elkarlanean. Aurreko ediziotako kontzertuen agertoki izandako toki horretan, txistuak bere moldakortasuna erakutsiko du, errepertorio tradizionaleko kantuak konposizio berriekin, dantzarekin eta kantuarekin uztartuta. Halaber, kantu herrikoiendako tokia egonen da, ikusleek kantatu ahal izateko.

Berrikuntzaren aldeko apustuan, aurten ikuskizunak ez du gai jakin bat izanen, eta belaunaldi ezberdinetako nafar egileen konposizioak elkartuko ditu. Kantua, Harribitxi bikotearen eta Atarrabiako Abesbatzaren eskutik, eta dantzak, Iruña Taldearen eskutik, instrumentuari batuko zaizkio, musika tradizionalaren sustraiak berreskuratzen dituen kontzertua osatuz, etorkizunera begiratzeko. Berez, alardean musikari profesionalek zein ikasleek joko dute.

Errepertorioaren barruan daude, besteak beste, Ur Goiena, Ur Barrena, abesbatzarekin batera interpretatuko dena, eta Manuela maitia. Harribitxi bikoteak eta Atarrabia Abesbatzak ere Deiadar eta Begiradak kantuen zatiak abestuko dituzte. Gainera, Iruña Taldeak karrika-dantza, makil-dantza eta Animalien Dantzak baltsa dantzatuko ditu.

Sanferminetako Txistularien Alardeak forma sortzaile berriak planteatzen ditu duela hamarkada bat, txistua protagonista duten ikuskizunen bidez, baina aberasten duten beste ekarpen batzuekin. Alardea beste agertoki batzuetan ere egin da, hala nola Media Luna parkean, Basotxoan edo San Jose plazan, baina Sarasate pasealekua erdi-erdian dagoen kokapen bat da. 

 

Iruñeko Txistularien 64. Alardea
  • Ikuskizunaren errepertorioa:
    • Mendigoizaleak (Alejandro Olazaran / Mol. JI Ansorena)
    • Iruñatarra (Celestino Pozueta / Mold. Jose Ignazio Ansorena)
    • Alborada Basoan (Koldo Pastor)
    • Ur Goiena, Ur Barrena (Herrikoia / Mold. Iñigo Casalí)
    • Manuela Maitia (Ismael Yagüe)
    • Deiadar (Iker Álvarez / Mold. Aitor Urquiza)
    • Begiradak (Aitor Urquiza)
    • Baga Biga Higa (Mikel Laboa / Mold. Iñigo Casalí)
    • Animalien Dantzak (Elena Fraile / Mold. Aitor Urquiza) Iruña Taldea
    • Txoria Txori (Mikel Laboa / Jexux Artze / Mold. Iñigo Casalí / Mold. Inar Lezaun)
    • Txistuak Festarako (Joaquín Á. Lecumberri / Letra: Xanti Begiristain)
    • Gainza Biribilketa (Manuel Gainza / Mold. Eneko Azparren)