Babes Zibileko Tokiko Batzordea gaur goizean bildu da Herritarren Segurtasuneko Alorraren egoitzan eta egiaztatu du festak normaltasunez garatzen ari direla eta zerbitzu guztiek zuzen funtzionatzen dutela. Iruñerriko Mankomunitateak bileran emandako informazioaren arabera garraio publikoaren erabiltzaile kopuruaren errekorra hautsi da, zeina gehieneko historikoetara iritsi baitzen uztailaren 8an, larunbata, 258.000 erabiltzailerekin.
Antzeko kopurua soilik 2019ko sanferminetako lehen egunean erregistratu zen, orduan 255.361 bidaiarik erabili baitzuten garraio publikoa. Aurtengo jaietako lehen egunetako datuak ere oso altuak dira: 244.228 San Fermin egunean eta 241.609 aurreko egunean. Garraio-zerbitzu publikoa jaietan indartzen da eskaeraren igoerari erantzuteko. Aparkatze arautuko eremuan ere, zeinetan 24 orduz aparka baitaiteke eremu laranjaren tarifarekin, erabilera-maila altuak erregistratu dira.