Abuztuaren 11n, ostegunarekin, zinema euskaraz iritsiko da Mendillorriko Aintzirako parkera Chef. Zorionaren errezeta film frantsesaren proiekzioarekin

Abuztuaren 11n, ostegunarekin, zinema euskaraz iritsiko da Mendillorriko Aintzirako parkera Chef. Zorionaren errezeta film frantsesaren proiekzioarekin
Asteari amaiera emateko, ostiralean Europako zinema gehiago izanen dugu Ezpeletaren jauregiko patioan: ¡A todo tren! Destino Asturias
CINE


Yamaguchi parkean proiektatuko da gaur gauean, 22:00etan, ¡Va por nosotras! (Frantzia, 2019, 95´) emakumeen kirolean girotutako drama feminista; film horrekin iritsiko gara Zinema-gauak zikloaren bigarren astearen erdialdera.

Abuztuaren 11n, ostegunarekin, Chef. Zorionaren errezeta (Frantzia, 2012, 85') filma proiektatuko da, euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin. Jean Reno aktore ezaguna eta Michael Youn gaztea dira komediaren protagonistak. Filmak lan prekarioa duen gazte baten abenturak kontatzen ditu: haren lan-bizitzan chef ospetsu bat agertzen da, eta chefaren estatus altua mehatxupean jartzen du bere jatetxeen jabe den finantza-taldeak.

Abuztuaren 12an, ostiralarekin, zikloaren erdialdera iritsiko gara beste umore-film baten proiekzioarekin: ¡A todo tren! Destino Asturias (Espainia, 2021, 88´), Santiago Segurak zuzendutako filma. Alde Zaharrean proiektatuko da, Ezpeletaren jauregiko patioan. Espainiako komedia-aktore ospetsuenetako batzuk dira filmaren gidoiko protagonistak: Santiago Segura bera, Leo Harlem, Joaquín Reyes eta Josema Yuste; horiez gain, zineman eta telebistan agertu ohi diren aktoreak ere badaude: Paz Vega, Jorge Sanz, Cristina Pedroche, Paz Padilla, Antonio Resines, etab.

Espainiar erako road movie bat da; Ricardo aita arduratsua da, eta dena ematen du semeari laguntzeko; Felipe, berriz, aitatxi xelebre eta arduragabea da; biek erabaki dute haur-talde bat kanpaleku batera trenez eramatea. Trena abiatutakoan, helduak ez daude barruan, eta adingabeek zaintzailerik gabe ekinen diote bidaiari, helduak burugabe atzetik dituztela. 


ZINEMA-GAUAK

•    Abuztuak 10, asteazkena. Yamaguchi parkea
¡Va por nosotras!

•    Abuztuak 11, osteguna. Mendillorriko Aintzirako parkea
Chef. Zorionaren errezeta (euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin)

•    Abuztuak 12, ostirala. Ezpeletaren jauregiko patioa
¡A todo tren! Destino Asturias