Udala aztertzen ari da aparkatze arautua Magdalena inguruan Arga ibaiaren bi ertzeetan dauden aparkaleku-poltsetara zabaltzea

Udala aztertzen ari da aparkatze arautua Magdalena inguruan Arga ibaiaren bi ertzeetan dauden aparkaleku-poltsetara zabaltzea
90 leku sortuko lirateke 1. sektorean (Alde Zaharra), Natación klubaren bidean, eta beste 24 Magdalenan, 10. sektorean (Txantrea)
Aparcamientos Magdalena

 

Iruñeko Udala aztertzen ari da aparkatze arautua Arga ibaiaren bi aldeetan prestatutako aparkaleku-plazetara zabaltzea, Magdalena inguruan. Lehendakaritza Batzordeak gaur goizean ezagutu du Natación klubera sartzeko bidean eta Magdalenako etxeen inguruan dauden aparkaleku-poltsetako ehun leku baino gehiagori eragiten dien proposamena. 

Labrit aldapatik Natación klubera sartzeko bidean baterian aparkatzeko 90 plaza laranja sortuko lirateke, 1. sektorekoak (Alde Zaharra). Horrela, Alde Zaharreko bizilagunendako aparkatze-eremuak handituko lirateke eta Natación klubeko erabiltzaileei ere mesede eginen lieke. Magdalenako 24 aparkaleku-plazak, Argaren eskuinaldean, bi aparkaleku-poltsatan banatzen dira: 14, zubiaren ondoan eta beste 10, Burlatako bidea kalean. Plaza horiek 10. sektorekoak (Txantrea) izanen lirateke, eta ziurrenik, urdinak. Helburua da, batez ere, Magdalenako bizilagunen beharrak asetzea, baita eremu hura bisitatzen dutenenak ere.

Neurri honekin, Iruñeko Udalak sustatu nahi du ibilgailu pribatuaz besteko garraiobideak erabiltzea, eta beste garraiobide jasangarriagoen aldeko apustua egitea. Arautu nahi diren aparkaleku-poltsak doan aparkatzeko ohiko gune bihurtu ziren, ibilgailu asko eta txandakatze gutxirekin, hiriaren erdigunetik gertu egoteak bertan aparkaleku-plaza bat bilatzea sustatzen baitzuen.  

¿Te ha sido útil esta página?