Txistuaren eta gaitaren musika itzuliko da Gazteluko plazara 16an, asteartearekin, uztaileko oporretako geldialdiaren ondoren. Udako ohiko hitzordua 19:00etatik 21:00ak arte egin ohi da. Ordutegi bera izanen da abuztuan asteartero eta ostegunero, eta ordu erdi aurreratuko da irailean –18:30etik 20:30era–, irailaren 22an programa amaitu arte. Txistu eta gaita dantzaldiak 16, 18, 23, 25 eta 30ean daude programatuta abuztuan; eta irailean 1, 6, 8, 13, 15, 20 eta 22an. Orotara 12 saio dira, eta sanferminen aurretik jada egindako 6ri gehitzen zaizkie.
Gazteluko plazako dantzaldiak pasodoble, polka, zortziko, porrusalda eta kalejirekin osatzen dira, hiriko txistulari eta gaiteroen bandarekin elkarlanean egiten da 1943az geroztik, eta Iruñeko Udalaren kultur programazioko jarduera finkoa dira dagoeneko. Musikarien kokapena aldatuz joan da urteen joanean, eta Sarasate pasealekutik eta Basotxotik tokiz toki pasata egungora iritsi da, Gazteluko plazara. Pandemiatik eratorritako murrizketek programazioari eragin zioten, baina jada berreskuratu da.
Emanaldi hauek Iruñeko Txistulari Taldeak eta Iruñeko Gaiteroen Bandak Iruñeko Udalarekin duten kontratuetan sartzen dira. Ospakizun instituzionaletan laguntzeaz gain, kontratuak beste hitzordu batzuk jasotzen ditu, hala nola txistu eta gaita kontzertu hauek, dianak eta zaindarien jaiei edo harrerei lotutako beste ekitaldi tradizional batzuk.
GAZTELUKO PLAZA. ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN: 19:00-21:00, ABUZTUAN
• Abuztuan 19:00etatik 21:00etara. Abuztuak 16, 18, 23, 25 eta 30
• Irailean 18:30etik 20:30era. Irailak 1, 6, 8, 13, 20 eta 22 (azken eguna)
- Gaurkotasuna
- Berriak
- Txistu eta gaita dantzaldiak izanen dira berriz ere Gazteluko plazan 16an, asteartearekin, arratsaldez