3811 erakusten - 3825@guztira
Iruñeak Dirulaguntzen lehen Plan Estrategikoa onetsi du, eta 2022rako aurreikusitako 10,4 milioi euroen erdia baino gehiago gizarte-ekintzari, lankidetzari, kirolari eta kulturari esleitzen dizkio
Iruñeko Udalak Dirulaguntzen lehen Plan Estrategikoa onetsi du, Udaleko Alor guztientzako esparru komuna bihurtzeko xedea duen tresna, udal-laguntzak emateko prozeduren inguruko irizpideak bateratuz. Datorren 2022rako, Plan Estrategiko horrek 10,4 milioi euroko zenbatekoa ezarri du, zeinak 60 laguntza-deialdi baino gehiagotan esleituko baitira. Gizarte-ekintzari, lankidetzari, kirolari eta kulturari lotutako dirulaguntzek jasoko dituzte...Iruña ikastetxeetara gerturatuko da berriemaileei esker
Ez da lan erraza gazteei helaraztea Gaztediaren Etxeko Informazio Bulegoak eta Iruñeko gainontzeko entitate eta erakundeek beraiendako duten proposamenen eskaintza zabala. Hori dela eta, Iruñeko Udalak 26 urte daramatza Berriemaileen Programa antolatu eta mantentzen, gazteak kultura, lan, aisialdi eta boluntariotza proposamen horien transmisioan zuzenean engaiatzen dituen ekimena. Ikastetxeetako ikasleak, ikasle-egoitzetako...Iruñeko Udalak herritarrak klima-aldaketaren kontrako borrokan aktiboki parte hartzera gonbidatzen ditu ‘Herritarrak abian’ ekimenaren bi lantalderen bidez
Iruñeko Udaleko Jasangarritasun Eskolak ‘Herritarrak abian’ ekimena abiatu du, herritarrak klima-aldaketaren aurkako borrokan zuzenean inplikatzeko. Horretarako bi lantalde antolatu ditu: energia-trantsizioari buruzkoa eta airearen kutsadurari buruzkoa. Jarduera hau neguko ingurumen-programazioaren barruan dago, zeinak barne hartzen baititu lantegiak, erakusketak eta hitzaldiak, urtarriletik apirilera bitarte. Ekimen horrek herritarrak kontzientziatu nahi ditu...Iruñeak berriz ere Konstituzio plaza bat du, 1978ko Konstituzioari eta ‘Trantsizioaren espirituari’ omenaldia eta aintzatespena egiteko
Plaza Constitución Keinu horren bidez, Iruñeak gaurtik aurrera bat egiten du 1978ko Konstituzioari eskainitako plaza duten Espainiako hiriekin. Baluarte Biltzar Jauregia eta Auditoriouma kokatuta dagoen oinezkoendako plazak gaur goizean estreinatu du Konstituzio plaza izendapena, Konstituzioari eta ‘Trantsizioaren espiritua’ delakoari omenaldia eta aintzatespena egiteko. Iruñeak berriz ere Konstituzio plaza bat...Udalak 2019ko 135 lanpostuko LEPa aurkeztu du: berritze-tasako 50 eta egonkortze-tasako 85, gehienez hiru urteren buruan deitu beharrekoak
Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du 2019rako Lan Eskaintza Publikoa, guztira Iruñeko Udaleko alor ezberdinetako 135 lanpostu barne hartzen dituelarik. 135 lanpostu horietatik 50 berritze-tasakoak dira, eta 85 egonkortze-tasei loturik daude, udal-administrazioan bitartekotasuna murrizte aldera. LEP honetan jasotako lanpostu guztiak gehienez hiru urteren buruan deitu beharko dira. Joseba Asiron...100 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute 2021ean Iruñeko Udalak antolatutako natur ibilbideetan
HOTEL INSECTOS Guztira 131 ikaslek parte hartu dute azken urtean zehar Iruñeko Udalak, Agenda 21eko zerbitzuaren bitartez, hiriko fauna eta flora ezagutzeko antolatu dituen natur ibilbideetan. Halaber, 60 ikaslek intsektu mota ezberdinei buruzko prestakuntza jaso dute. Jarduera horiek guztiek Udalaren ingurumen hezkuntzako programa osatzen dute, zeinak herritarren kontzientzia ekologikoa...Barañaingo etorbideak oinezkoen zirkulazioaren eta bidegurutzeen segurtasunaren baldintzen hobekuntza estreinatu du, bai eta bidegorri tarte berria ere
bici carril Barañaingo etorbidea modu integralean eraldatu da hobekuntza esanguratsuak sartzeko bai oinezkoen zirkulazioan, bidegurutzeetako segurtasuna hobetuz, Europa plazan espaloiak handituz eta oinezkoendako pasabideak aurreratuz, bai ziklisten trafikoari dagokionez, Europa plaza eta Nafarroa etorbidea lotzen dituen 750 metro inguruko bidegorri tarte berri batekin. Halaber hiri garraioaren baldintzak hobetu dira,...Udalaren Haur Eskolek mila plaza baino gehiago izanen dituzte 2022-2023ko ikasturtean, orduan Lezkairu HE inauguratu eta Mendebaldea HE berriz ere irekiko baita lanen ondoren
Escuelas infantiles Lezkairuko Haur Eskola berriaren inaugurazioa eta Mendebaldeko Haur Eskola berriz irekitzea, foru-arauekin bat egokitzeko obren ondorioz urte betez itxita egon ondoren. Horra 2022-2023ko ikasturterako berrikuntza nagusiak Iruñeko Udaleko Haur Eskoletan. Horrela ikasturte honetan dauden 10 eskoletatik hurrengoan 12 izatera pasako da, 1.069 lekuko eskaintza finkatuta, 2021-2022ko...Bihar hasiko da Rubiken kuboen Iruña Open lehiaketa ofizialeko seigarren edizioan izena emateko epea, Gaztediaren Etxean eginen dena martxoaren 12an eta 13an
Iruñean eginen da, berriz ere aurten Rubiken kuboen Iruña Open txapelketa ofiziala, seigarren urtez jarraian diziplina honetako estatuko jokalari hoberenak erakarriko dituena. Ekitaldia martxoaren 12an eta 13an izanen da. Rubiken kuboen Iruña Open 2022 txapelketa ofizial bat da, Kuboaren Munduko Elkartearen (WCA) bidez arautzen da, eta Espainiako Speedcubing Elkartearen (AES)...010 telefonoak 1.134.401 hartu-eman kudeatu zituen iaz, telefono deien, mezu elektronikoen eta SMS-en bidez, 2020an baino % 41,8 gehiago
Teléfono 010 Udal-zerbitzuak 2021ean zehar 1.134.401 hartu-eman egin zituen guztira, eta horrek esan nahi du 2020 egin ziren 799.957ekiko % 41,8ko gorakada izan zela eta 2019ko 705.792ekiko % 60,7koa. Iaz 010 telefonoak herritarren 301.279 dei jaso zituen, eta horietatik % 75 artatu, hau da, 225.749, 2020koaren antzeko ehunekoa. Hala...Datorren astean abiatuko da “Bertsoaroa”, Iruñeko Udalaren bertsolaritza-zikloa, eta saioek otsailaren 24ra bitarte iraunen dute
Otsailaren 10ean hasiko da “Bertsoaroa” zikloa, Nafarroako Bertsozale Elkartearekin lankidetzan duela 30 urte baino gehiago bertsolaritza-emanaldiak eskaintzen daramatzan Udalaren programazioa eta erreferente bihurtu dena Iruñeko Udalaren euskarazko programazioan bai eta bertsolaritzaren esparruan ere. Aurten, zikloa udazkenetik otsailera aldatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketarekin bat ez etortzeko. Sei saio proposatu dira, hiru...Iruñeko Udalak 2022an modu intentsiboan lan eginen du Frantziako Aurrealdearen garbiketa- eta mantentze-lanetan
Aurten Iruñeko gotorleku-ondarearen eta Erdi Aroko zubien ohiko mantentze-lanek aurrera jarraituko dute, Iruñeko Udalak zuzendu eta kontratu bidez Construcciones Leache enpresak gauzatzen dituena. Aurreikuspenen arabera, aurten 150.000 euro bideratuko dira hiriko ondare-baliabide horiek mantendu, zaindu eta horiei balioa ematen dieten urteko zereginetara. Aurreko aldian Ziudadela izan bazen esku-hartzeen ardatz, hainbat...‘Eraman nazazu dantzatzera’, David Anocíbar pintorearen margo-proposamena Ziudadelako Bolborategian
expo ciudadela Ziudadelako Bolborategia aretoan egonen da ikusgai, gaurtik aurrera, David Anocíbarren ‘Eraman nazazu dantzatzera’ margo-erakusketa. Erakusketa erretratu sorta bat da, mihise gainean egindako olio-pinturak, eta horietan gorputz-adierazpena eta mugimendua nagusitzen dira. Anocíbarrek –pinturan errealismoaren printzipioen eta tradizioaren miresletzat du bere burua– gorputzen irudikapen zorrotzari heltzen dio, ingurune oniriko-sinboliko...Iruñeak beste 59 kamera instalatu eta hainbat eremutan argiztapena hobetuko du herritarren segurtasuna handitzeko
camaras Iruñeak beste 59 segurtasun-kamera izanen ditu kaleetan eta hainbat eremutako argiztapena hobetuko du herritarren segurtasuna hobetzeko. Neurri horiek gaur Javier Labairu Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak eta Patxi Fernández alorreko zuzendariak aurkeztu duten polizia-estrategiaren parte dira. Neurri horien xedea bide publikoan egiten diren delituak etetea da, hala...Herritarren Segurtasunean hobetzeko ekintzen aurkezpena
press_conference