3856 erakusten - 3870@guztira
‘Topaketen ondoren’ erakusketak erakusketa kolektibo bat eskaintzen du ekitaldi horrek artista-belaunaldi baten ibilbidean izan zuen eraginari buruz
‘Topaketen ondoren’ erakusketa ikusgai egonen da, irailaren 30etik urtarrilaren 8ra bitarte, Iruñeko Udalak antolatuta, Nafar Ateneoaren partaidetzarekin. 1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artisten belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa da, topaketa horiek abiapuntu hartuta sortu zena eta demokrazian bere ibilbide artistikoa hasi zuen lehen egile-belaunaldia izan zena. Gaur goizean, Jorge Urdánoz, Iruñeko Udaleko...Asteburu honetan eginen dira Iruñean 16 urtez beherakoen atletismoko eta atletismo inklusiboko selekzio autonomikoen arteko Espainiako txapelketak eta bertan 600 kirolaritik gora izanen dira
Atletismo sub-16 600 kirolaritik gora, 39 kirol-proba eta bi eguneko lehiaketa. Iruñea izanen da datorren asteburuan 16 urtez azpikoen selekzio autonomikoen arteko Espainiako Atletismo Txapelketaren eta Espainiako Atletismo Inklusiboaren Txapelketaren egoitza, azken hori ere selekzio autonomikoen artekoa. Larrabide estadioa nazioko atletismoaren erdigune izanen da berriz ere, oraingoan harrobia ardatz...Iruñeak hiriko informazioko zutikako euskarrien eta ordu-termometroen kudeaketa lizitatu du, digitalizazioaren aldeko apustua eginez egungo elementuak modernizatze aldera
mupis digitales Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du hainbat euskarri bertikalen administrazio-emakidaren lizitazioa, informazio- eta publizitate-gune gisa kudeatu eta ustiatuak izan daitezen. Zehazki, hirian barna dauden 52 argibide- eta publizitate-taularen (mupiak), dagoeneko instalatuta dauden 4 pantaila digitalen eta 39 ordu- eta tenperatura-erlojuren kudeaketa arautuko da. Udalak,...‘Mapamunditarrak 2022k’ begiratzearen ekintzari buruz eta ikusi ezin denari buruz hausnartzen du, erakusketa, topaketa, zinema, sormen-lantegi eta hitzaldien bidez
‘’Ikus dezakedanaz harago’ da Iruñean eta Atarrabian urriaren 23ra bitarte egonen den Mapamunditarrak ekimenaren hamaseigarren edizioaren izenburua. Banakako bost erakusketa, topaketa- eta performance-ziklo bat, zinema emanaldiak, sormen-lantegiak eta ikastetxeetarako hezkuntza proposamen batek osatzen dute fokua gorputzean –gizarte-eraldaketarako esparru gisa– jartzen jarraitzen duen diziplina anitzeko programa; aurten pertzepzio-aldaketan eta lehen begiradan...Hasi da Europako Mugikortasunaren Astea, bizikleta-ibilaldiekin eta bizikleta elektrikoen zerbitzua eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen sistema ezagutzeko saioekin
movilidad Aduanako zokoko bizikleta elektrikoen geltokian emanen zaio hasiera gaur arratsaldean Europako Mugikortasunaren Asteari. Bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua probatzeko saio batekin, hain zuzen ere. Iruñeko Udalak irailaren 16tik 22ra hogei jardueratik gora antolatu ditu mugikortasun jasangarria sustatzeko asmoz. Lehenbiziko egunetan bizikletaz ibiltzeko jarduerak izanen dira nagusi, eta larunbatean keinu...Irailaren 23an, ostiralarekin, hiriaren egoerari buruzko hamabigarren eztabaida eginen da Iruñeko Udalean
PLENO Datorren ostiralean, hilak 23, ‘Hiriaren egoerari buruzko eztabaida’ deritzon udal-politikari buruzko hamabigarren eztabaida orokorra eginen da Iruñeko Udalean. Saio berezia 09:30ean hasiko da, eta horixe izanen da gai-zerrendako gai bakarra. Hiriaren egoera orokorra eta etorkizuna ikuspegi zabal batetik aztertzen dituen eztabaida hau 2015ean onetsitako erregelamenduan jasota dago. Arauak honako...‘Isidoro Valcárcel Medina - Arkitektura goiztiarrak’ erakusketa ikusgai egonen da abenduaren 11ra bitarte Ziudadelako Mistoen eraikinean
Gaur hasiko da Ziudadelako Mistoen eraikineko beheko solairuan ‘Isidoro Valcárcel Medina - Arkitektura goiztiarrak’ erakusketa, zeina egilearen, Bilboko Azkuna Zentroaren eta IVAMen (Valentziako Arte Modernoko Institutua) laguntzarekin ekoitzi baita, eta EHAEO – Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Nafarroako ordezkaritzaren partaidetzarekin. Iruñeko Udalak 1972ko Iruñeko topaketen berrogeita hamargarren urteurrena oroitzeko antolatu...Iruñeak Europako funtsen 7,6 milioi euro eskatu ditu bidegorriak, aldirietako aparkalekuak eta bizikleta elektrikoen zerbitzua hedatzeko eta hiriko oinezkoendako inguruneak hobetzeko
Iruñeko Udalak Europako laguntzak eskatzeko asmoa du, 7.641.271 euroko zenbatekoaz, hirian planteatu diren mugikortasun jasangarriko zenbait proiektu garatu eta hedatze aldera. Udalak Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak irekitako bigarren laguntza-deialdian parte hartuko du, Next Generation EU Europako funtsen bidez finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren babesean. Laguntzei...Parte-hartze oparoa Konpartsaren atsedenaldietako haurrendako programazioan: txotxongiloak eta entzierroak dira aurtengo festen programaren berritasunak
Azken urteetan, balantzea egiteko unea heltzen denean, batez beste 190.000 lagun egon izan dira Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren ibilbideetan festetan. Programa ofizialaren proposamen hori eta su artifizialak izan ohi dira jaietan jende gehien biltzen dituztenak. Egunero, 09:30ean, 8 erraldoi, 5 buruhandi, 6 kiliki eta 6 zaldiko ateratzen dira Ezpeletaren jauregitik...Matrikula egin daiteke jada Arantzadiko kirolgunean abuztuan eginen diren haurrendako igeriketa-ikastaroetan
Iruñeko Udalak bost urtetik gorako haurrendako igeriketa-ikastaroak eskainiko ditu abuztuan Arantzadiko kirolgunean. Ikastaroak abuztuaren 1etik 19ra bitarte eginen dira, arratsaldez. Interesa dutenek Nafarroako Igeriketa Federazioaren 948 22 72 79 telefonoaren edo http://www.fnn-nif.com/cursos/infantil webgunearen bidez eman beharko dute izena. Lekua eskuratu ahal izateko beharrezkoa izanen da 2017an edo lehenago jaio izana....San Frantziskoko Liburutegi Publikoan egonen da ikusgai abuztuaren 31ra bitarte ‘Kontzientzia eta artea’ erakusketa, Olaia Merino diseinatzaile nafarraren hamalau ilustrazioz osatuta
Adwin basoan bizi den 9 urteko neskatoa da, baso horretako txoko ezkutuak maite ditu eta egunen batean mundu guztia bere basoa bezain polita izanen dela amesten du. Horrela hasten da Olaia Merino iruindarrak ‘Kontzientzia eta artea’ lanean kontatzen duen istorioa, San Frantzisko Liburutegi Publikoko sarreran abuztuaren 31ra bitarte ikusgai egonen...Zabalik jarraitzen du epea egile berriendako euskarazko XXXII. Literatur Lehiaketara jatorrizko lanak aurkezteko, poesia zein narrazio modalitateetan
Egile nafarrek edo Nafarroan bizi direnek urriaren 28ra bitarte aurkezten ahalko dituzte gai libreko jatorrizko lanak Iruñeko Udalaren egile berriendako euskarazko Literatur Lehiaketara, zeinak dagoeneko 32 urte baitaramatza abian. Egile berrien literatur-sormena euskaraz sustatzea du xede. Poesia modalitatean, lanek 200 bertso izan behar dituzte gutxienez, eta narrazioan, gutxienez 15 orrialde....Udalaren Biltegiratze, hondakinen kudeaketa eta harri naturalaren lanketako lantegi-eskolako ikasleak egun hauetan Ziudadelako bi bastioietako kasamata-patioak zaharberritzen ari dira
Udalaren Biltegiratze, hondakinen kudeaketa eta harri naturalaren lanketako lantegi-eskolako 17 ikasle ari dira egunotan Done Jakue bastioiaren eta Ziudadelako Errege-bastioiaren bi kasamata-patioak zaharberritzen, baita hara sartzeko tuneletako bat ere. Lan hori gizarte-ekintzatik abiatzen da, hau da, Iruñeko Udala Nafar Lansarerekin lankidetzan garatzen ari den prestakuntza-ekimen honetako ikasleek hiriaren alde egiten...Civivox sareak euskarazko mikroipuinen lehiaketarako deia egin du, eta lanak aurkezteko epea irailaren 25ean amaituko da
microrrelato “Iruña Bihotzean” da Civivox sareak irailean antolatu duen euskarazko mikroipuinen lehiaketaren izena. Irailaren 25era arte, lanak hainbat kategoriatan aurkez daitezke, parte-hartzaileen adinaren arabera. Gaia librea da, eta bakarrik aipatzen da Iruñean gertatzen diren istorioak izan behar direla, errealak edo fikziozkoak, iraganekoak edo etorkizunekoak, hunkitu edo amets eginarazten dutenak. Ekimen...Milagrosako Civivoxak, irailaren 5etik 10era, jarduera-programa bat proposatuko du auzoan, sormen-lantegiekin, musikarekin, modarekin, kirolarekin eta selfie-lehiaketa batekin
pintando banco Iruñeko Milagrosa auzoa Civivox sareak antolatutako jardueren protagonista izanen da irailaren lehen astean. Irailaren 5etik (astelehena) 9ra (ostirala) hainbat sormen-lantegi antolatu dira, eta larunbatean, irailaren 10ean, jai-eguna izanen da pilota, moda-desfile, musika, dantza eta haurrendako jolasekin. Selfie-lehiaketa bat ere eginen da. Milagrosako Civivoxak programa parte-hartzaile eta ludiko bat...