3871 erakusten - 3885@guztira
Sanfermin hauetan Erregina asiarrak jantzia estreinatuko du, eta berak eta bere ezkontideak XIX. mendeko buru-apaingarrien itxura berreskuratuko dute, ikerketari esker
Festaren errege eta erregina handienak prest daude dagoeneko bihar kaleetara ateratzeko bi urteko hutsunearen ondoren. Erraldoien konpartsa dotore-dotore jantzita agertuko da irudi-multzoa xehetasunik txikienetan ere prest jarri ondoren: hainbat pieza txiki urreztatu dira, hala nola belarritakoak, diademak...; erabileraren ondoriozko kolpe eta kalte txikiak konpondu dira, etab. Baina aurten, halaber, Erregina...Cloe bale erraldoiak eta bere itsas lagunak bihar arratsaldean igeri eginen dute Iruñeko Udalaren kale-antzerkian
Artistalia konpainia katalanaren kale-antzerkiak asteburu honetan Karlos III.aren etorbideko goiko tartea hartuko du, familiei zuzendutako ikuskizunekin. 21:00etan, Hauek festa hauek! gunea ixteko, uztailaren 9an, larunbatarekin, ‘El abuelo marinero’ aurkeztuko dute. Kalejira honek, tonu ludiko batetik, txikienak itsas ekosistemak babesteko beharraz kontzientziatzea du xede, planeta osoko itsasoak eta ozeanoak beren egoera...Europako mugikortasun jasangarriaren asteak hainbat aukera uztartzen ditu berotegi-efektuko gasen isurketa murrizteko eta airearen kalitatea mantentzeko
movilidad Europako mugikortasunaren astearen aurtengo ardatza izanen da herritarrak garraio jasangarriko aukerak konbinatzera bultzatzea, berotegi-efektuko gas-isuriak murriztu eta hiriko airearen kalitate onari eusten laguntzeko. Irailaren 16tik 22ra –Autorik gabeko Europar Eguna azken egun horretan ospatzen da–, oinez eta bizikletaz egiteko jarduerak eskainiko dira, helduendako bizieskolak, mugikortasun elektrikoari buruzko jarduerak...Txantreako San Migel koloniako etxebizitzak birgaitzeko lanak aurrera doaz, ingurunea berrurbanizatzeko eta berroneratzeko lanak amaitu eta gero
Txantreako San Migel koloniako etxebizitzak birgaitzeko lanak aurrera doaz, ingurunea berrurbanizatu eta berroneratzeko lanak amaitu eta gero. Iruñeko Udalaren Hirigintza Batzordea eta Gerentzia, Enrique Maya alkatearekin batera, martxoaren 1ean hasi eta abuztuaren 12an bukatutako berrurbanizatze lanak ikusten izan dira; inbertsioa 502.751,97 eurokoa izan da eta Iruñeko Udalak eta Mankomunitateak ordaindu...Txalaparta, ohe elastikoak eta zirku-akrobaziak izanen dira protagonista Harresietako Jaialdiko ‘Bost Punta’ zikloaren hiru ikuskizunetan
Harresietako Jaialdiaren bigarren astean beste hiru ikuskizun eginen dira Ziudadelan ‘Bost Punta’ zikloaren barruan. Zirku-arteak protagonista izanen dira berriz musikarekin, ohe-elastikoekin eta akrobaziekin uztartzen dituzten hiru proposamenen bidez. Hutsun+Ortziren ‘Urbasa’, Planeta Trampolí taldearen ‘Back2 Classic’ eta Orain Biren ‘Mute’ dira Ziudadelako agertokira igoko diren muntaketak eta konpainiak, astearte, asteazken eta...Iruñeko Udalak harrera egin dio Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioari, igandera bitarte iraunen duen XXXIII. Kultur Astea ospatzen ari den honetan
Gaur goizean, Iruñeko Udalak harrera egin dio Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioari, igandera bitarte iraunen duen XXXIII. Kultur Astea ospatzen ari den honetan. Harrera-ekitaldian parte hartu dute Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Udaltzabako kideek, Jaime Valdeolmillos Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioko lehendakariarekin eta federazioko eta hura osatzen duten zazpi eskualde etxeetako ordezkariekin...Eremu urdinerako bizilagun- eta jarduera-txartelen tasak % 20 murriztea da ordenantza fiskal eta prezio publikoen aurreproiektuaren proposamen nagusia
casa Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du ordenantza fiskal eta prezio publikoen 2023rako aurreproiektua. Proposamen nagusiak honako hauek dira: % 20 murriztea aparkatze arautuko eremuetarako bizilagun-txartelagatik eta merkataritza, industria, lanbide edo zerbitzuen jarduera-txartelengatik ordaintzen den zenbatekoa, haur-eskoletan doakotasuna mantentzea eta ostalaritzan COVID-19aren aurkako behin-behineko neurriak ezabatzea, hala...5.800 korrikalari baino gehiago aurtengo sanferminetako lehen hiru entzierroetan
5.866 korrikalarik parte hartu dute aurtengo sanferminetako lehen hiru entzierroetan. Lehenengo egunean, Puerto de San Lorenzoren zezenen entzierroan, 2.094 lagunek parte hartu zuten; 8an, José Escolarren zezenen lasterketan, 2.014k; eta atzo, Herederos de Cebada Gago ganadutegikoenean, 1.758 lagunek. Datuok Babes Zibileko Tokiko Batzordean jakinarazi dira gaur, eta batzorde horretan jakin...Konpartsako irudiak Ziudadelako Arma Aretoan ikusgai egonen dira uztailaren 14ra arte, asteazkenarekin
Iruñeko erraldoien eta buruhandien konpartsaren 25 irudiak Ziudadelako Arma Aretoan ikusgai daude datorren uztailaren 14ra arte (asteazkena), 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 20:30era. Pandemiaren murrizketen ondorioz aurten bigarren urtez ezin direnez hiriko kaleetan barna ibili uztailaren 6tik 14ra, Iruñeko Udalak ekimen hau abiatu du jaien egunak izan beharko luketen hauetan...Sanferminetako 20 kartel, jai-programako mikronarrazioen testuak eta 15.000 Lego-piezekin sortutako entzierroa, gaurtik aurrera, Kondestablen
Kondestablearen jauregian (Kale Nagusia, 2) paratuko dira ikusgai Sanferminetako Kartelen Nazioarteko Lehiaketaren 2018ko edizioan semifinalista izan diren kartelak, horien artean bozketa publikora pasa ziren zortziak eta azkenean herritarrek irabazle izateko aukeratutakoa. Iruñeko Udalak ekoiztutako 20 aleak dira; izan ere, aurten, egileek formatu digitalean aurkeztu behar zuten beren proposamena. Bestalde, ohiko...‘Xakearen entzierroa’ Iruñean: 6 jokalari handi aldi berean lehiatuko dira San Domingo eta zezen-plazaren artean sakabanatutako 80 pertsonarekin
Iruñeak ekainaren 14 honetan ‘Xakearen entzierro’ berezi bat egiten du: aldi berean 80 partida jokatzen ari dira San Domingo aldapako eskorten eta zezen-plazaren erdigunearen artean. Zezenen tokia nazioko zein nazioarteko goi mailako 6 xake jokalarik hartu dute eta lasterketako 848 metroetan zehar sakabanatutako beste horrenbeste mahaitan dauden 80 jokalarik ordezkatzen...Udaletxeko balkoia, Kondestable eta Ezpeletaren jauregien patioak eta Ziudadela artez beteko dira, ‘Flamenco on fire’ jaialdiaren iritsierarekin Iruñera
‘Flamenco on fire’ jaialdiak bihartik igandera, Iruñeko Udalarekin elkarlanean, flamenkoaren artea hiriko gune adierazgarrienetako batzuetara eramanen du. Hala, Udaletxeko balkoietan, eguerdiro, kontzertu bat eginen da, eta plazan jarritako aulkietatik ikusteko aukera egonen da, barruti mugatu batean eta edukiera mugatuaz. Arratsaldeko zazpietan errezitalak Kondestablearen jauregiko patiora helduko dira eta...Liburutegiak
IRUÑEKO LIBURUTEGIETAN MAILEGU-ZERBITZUA DAGO, HITZORDUA HARTUTA (IKUSI HEMEN INFORMAZIO GUZTIA) Imagen Liburutegiak Nafarroako liburutegia Helbidea: Antonio Pérez Goyenaren pasealekua, 3. 31008 Iruña Teléfonoa: 848 427 797 Posta elektronikoa : bibliotecadenavarra@navarra.es Esteka Liburutegi Nagusira Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:30 – 20:30. Larunbatetan (salbu uztail, abuztu eta irailean): 08:30 – 13:30. Uztail eta...Kirol Ari espazio berriak egunean 400 gaztetxo jasotzetik ia 3.000 hartzera pasa da zazpi egunetan, eta horrekin 140.000 parte-hartzaile izan dira festetako haurrentzako hiru guneetan
2018ko sanferminetako programa ofizialeko haurrentzako guneetara 140.000 lagun baino gehiago bertaratu dira dagoeneko. Hauek Festa Hauek! (Askatasun plaza) programa ezagunean 90.000 haurrek hartu dute parte, eta Birjolastun, Vistabella aldean dagoen birziklatutako elementuekin sortutako jolasetan, 40.000 izan dira. Gainera, kontuan hartu behar da 7an Birjolastu itxita egon zela, euria zela eta....‘Emakumeak aurrera’ lehenengo jaialdiak larunbat honetan aurkeztuko ditu Rigoberta Bandini, Julia de Castro, Ede, Cintia Lund eta Dj Raxku, beren proiektuak sortu eta horien protagonista diren emakumeak
Rigoberta Bandini, Julia de Castro, Ede, Cintia Lund eta Dj Raxku izanen dira protagonista Iruñeko Udalak antolatutako ‘Emakumeak aurrera’ lehenengo jaialdian, datorren larunbatean, irailaren 4an, Runa parkean, 19:00etatik aurrera. Sarrera doan da, María García-Barberena Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi ordezkariak eta Nerea Madariaga jaialdiaren zuzendari artistikoak aurkezpen-prentsaurrekoan azaldu duten...