3781 erakusten - 3795@guztira
78ko sanferminetako gertakariak aztertu dituen lantaldearen irizpenaren ondorioa da sumarioa berriz ireki beharko litzatekeela, eta kereila bat aurkeztu, gizateriaren aurkako zioengatik
Lantaldearen irizpenak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak 1978ko sanferminen harira egindako dokumentazio-txosten teknikoa oinarri hartzen duenak, ondorioztatu du funtsezkoa dela sumarioak berriz irekitzea, bere garaian onartu baina inoiz egin ez ziren proba guztiak egitea, eta kereila bat aurkeztea, gizateriaren aurkako delituen kontzeptuarekin bat, zeinean hori guztia islatuko baita. Irizpenaren beste ondorio batzuen...Iruñeak Haur eta Nerabeendako Plan bat izango du lehenengo aldiz, protagonistek eurek, familiek, udal-teknikariek eta arloko aditu eta profesionalek egina
Udalak Iruñeko Haur eta Nerabeendako I. Plana aurkeztu du gaur, protagonistek eurek, familiek, udal-teknikariek eta arloko aditu eta profesionalek egindako dokumentu bat, non haurren, nerabeen eta helduen eskariak eta kezkak jasotzen baitira. Adituen artean badira Gizarte Ekintzako, Hezkuntza eta Kulturako, eta Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorretako udal-teknikariak. Hala azaldu...‘Iruñeko Harresiak’ hipika sari nagusiak 2.000 pertsona baino gehiago erakarriko ditu hirira irailean
‘Iruñeko Harresiak’ hipika sari nagusiak 2.000 pertsona baino gehiago erakarriko ditu hirira eta hura zaldiaren munduko erdigune nazionala bihurtuko du. Irailaren 2tik 12ra nazioko zaldizko hoberenek hainbat jauzi- zein zaldi-heziera probatan parte hartuko dute; sarrera doan izanen da, eta Ziudadelako lubanarroetan eginen da, Iturramako sarbidearen ondoan. Nafarroako hipikaren...Iruñeak hiri osoak eskatzen duen energia elektrikoaren % 76 sor lezake, eraikinen estalkietan jarritako eguzki-instalazio fotovoltaikoen bidez
2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategian eta GoGreen Estrategian Udalak kontsumitutako energiaren % 40 iturri berriztagarrietatik etortzea jasotzen du. Helburu hori lortzea errazteko, Udalak Iruñeko ‘Eguzki-mapa’ bat garatu du. Dokumentu horren ondorioen arabera, hiriak energia elektrikoaren % 76 sortzeko ahalmena du, eraikinen estalkietan jarritako eguzki-instalazio fotovoltaikoen bidez....Datorren astean hasiko dira Yanguas y Miranda kalearen eta Armada Etorbidearen artean bidegorria lotzeko lanak, oinezkoen segurtasuna hobetuz
Gaur goizean Mugikortasuneko Batzordea bildu da eta foro horretan Iruñeko ziklo-sarea hobetzeko bi proposamen berri aurkeztu dira. Zehazki Bakearen plazan Yanguas y Miranda etorbidea Armada etorbidearekin lotzeko formula aurkitu da eta ‘Labriteko Ardatz jasangarria” deitutakoari dagokion proposamen berri bat aurkeztu da II Zabalgunea eta Txantrea lotuko dituena, Amaia kaletik Irunberri...Iruñeak bere datu guztiak irauli ditu tresna informatiko batera, zeinaren bitartez geolokalizatu ahalko baita biztanle, ekipamendu, saltoki, hirigintza-arlo eta zerbitzuen inguruko informazio guztia
Iruñeak bere datu guztiak irauli ditu tresna informatiko batera, zeinak bide emango baitu mapa batean kokatzeko hiriari buruzko informazio guztia gai hauez bezainbatean: biztanleria, ekipamenduak, saltokiak, hirigintza-kontuak, altzariak, bide-garbiketa, gizarte-ekintza, mugikortasuna eta, oro har, zerbitzu publikoak. Tresnak GIS du izena, Geografia-informazioko sistema izendapenaren sigla, eta aukera ematen dio Iruñeko Udalari...Udalak bere hezkuntza-baliabide guztiei buruzko lehen gida egin du, guztira 63 programa, 7 udal-alorrek sustatuak
Iruñeko Udalak bere hezkuntza-programen lehen gida osatu du. Iruñeko Udalak, bere alorren bitartez, zeharkako lan itzela egiten du hezkuntza xedezko edukietan, eta hura gauzatzeko era askotako programak abiatu ditu hala ikastetxeei nola herritar guztiei zuzenduak. ‘Iruña hiri hezitzailea’ web webgunearen bidez kontsultatu daiteke, eta paperean ere argitaratu da....Aste honetan Etxabakoitzeko 48 hiri-baratzeak martxan jarriko dira, eta elkarteei zein partikularrei barrutiko giltzak emanen dizkiete
Aste honen bukaeran hasiko dira giltzak ematen Etxabakoitzeko hiri-baratzeak landatuko dituzten partikularrei eta elkarteei, hainbat tamainatako 48 lurzati (55 eta 100 m 2 bitarte) barne hartzen dituen instalazioaren egokitzapena amaitu ondoren. Gaur goizean Hirigintza Gerentzia eta Batzordeko kideak barrutia bertatik bertara ezagutzera joan dira. Eskuragarri dauden 48 baratzeetatik...58 kolektibok esku hartu dute 2018 sanferminetako programaren diseinuan eta prestaketan, eta programarendako aurrekontuak % 6 egin du gora, 1,36 milioi euro baino gehiago jotzen duelarik
Iruñeko Udalak adin eta ikusle mota guztiendako jarduerez jositako programa aurkeztu du aurten sanferminetarako, zeinean haurrendako jarduerek garrantzi nabarmena baitute, gune berri bat prestatu baita, Kirol Ari izenekoa, eta gazteendako programazio berezi eta zabala ere eskainiko delarik. Hiriko folklore-aniztasuna aditzera ematen duten askotariko hitzordu musikalak ere hartzen ditu barne; 2018...Erakusketa: Emakumeak eta zaintza
Zaintza-lanen esparrua eta munduari eusteko duten eginkizuna agerian uzten duten irudi historikoen erakusketa Erakusketa Kondestablearen jauregia Ekainaren 8tik 26ra. Astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. Erakusketan 40 irudi ikus daitezke, eta bide ematen dute emakumeek eta zaintza-lanek historian izan duten paperaz hausnartzera. Iruñeko Udal Artxiboko, Nafarroako Museoko eta Espainiako...Udaltzaingoko 25 agente berrik, 6 emakumek eta 19 gizonek, beren izendapena eta plakak jaso dituzte ekitaldi nagusi batean Ziudadelan
Gaur jaso dituzte beren plakak eta destinoa Iruñeko Udaltzaingora gehituko diren 25 emakume eta gizonek. Promozio berria 6 emakumek eta 24 gizonek osatzen dute, 5 agentek gaurko ekitaldian parte hartu ez duten arren; izan ere, kargua lehenago hartu zuten, Nafarroako beste polizietako kide baitziren, eta Nafarroako Segurtasun eta...COworkidsek 760 toki eskainiko ditu udako hiri-kanpaldietan uztailean eta abuztuan, 3 eta 18 urte bitartekoentzat
Iruñeko Udalak 760 toki proposatzen ditu udarako eta COworkids programaren bitartez, 3 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako hiri-kanpaldietan. Uztailaren 5etik abuztuaren 20ra bitarte eginen dira, eta lehen aldiz, 3 eta 5 urte bitarteko haur txikiendako kanpaldiak eskainiko dira. Ikastetxeetako ohiko hiri-kanpaldiez gain, hainbat kanpaldi tematiko...Elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko Elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei laguntzak emateko deialdia egin da herritarren pa laguntzak emateko deialdia egin da herritarren partaidetzaren arloan jarduerak, ekimenak eta proiektuak garatu ditzaten
Iruñeko Udalak deialdia egin du elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei laguntzak emateko, Iruñean 2018. urtean programak, proiektuak, jarduerak eta jarduketak garatu ditzaten herritarren partaidetzako eta gizartea ahalduntzeko esparruaren barruan. Iazko % 22,5eko gehikuntzaren ostean, aurrekontua 545.000 euroan mantendu da. Elkarte eta entitateek uztailaren 16ra arte aurkez ditzakete eskabideak. Laguntza hauek Udalaren...Urrian amaituko dira Txantreako hegoaldeko parkearen ingurunea urbanizatzeko lanak, eta dagoeneko biribilguneak ia amaituta daude eta bide berria zehaztuta dago
visita Hirigintza Batzordeak eta Gerentziak gaur goizean bisitatu dituzte Txantreako hegoaldeko parkearen lehen faseko lanak. Aurreikuspenen arabera, urrian amaituko dira urbanizazioari dagozkion lanak, zeinek jarraitutasuna emanen baitiote auzoari, eta bide eta etxebizitza berriak sortuko baitituzte, eta urte bukaeran amaituko dira lanak etorkizuneko parkearen mendebaldean, orain arte Irubide parkea zen...Martxan dabil berriro duela 30 urte Udaletxearen fatxada zaharberritu zen arte haren aurrealdean zegoen 1827ko erloju monumentala
Enrique Maya Iruñeko alkateak parte hartu du gaur ‘Eguzkia jarraitzen duten erlojuak’ jardunaldian, Iruñeko Udalaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Iruñeko Planetarioaren arteko lankidetza-proiektu askotarikoan. Orain dela bost urte, Planetarioak Udaletxeko erloju zaharra hartu zuen; mekanismoa 1827an hasi zen denbora neurtzen, eta 1991n, fatxadaren errematean, modernoagoa zen beste batek ordezkatu...