Udalaren Haur Eskolek mila plaza baino gehiago izanen dituzte 2022-2023ko ikasturtean, orduan Lezkairu HE inauguratu eta Mendebaldea HE berriz ere irekiko baita lanen ondoren

Udalaren Haur Eskolek mila plaza baino gehiago izanen dituzte 2022-2023ko ikasturtean, orduan Lezkairu HE inauguratu eta Mendebaldea HE berriz ere irekiko baita lanen ondoren
Iruñeko Udaleko 12 Haur Eskolek 1.069 leku izanen dituzte hurrengo ikasturtean, iaz baino % 22,5 gehiago

 

Escuelas infantiles

 

Lezkairuko Haur Eskola berriaren inaugurazioa eta Mendebaldeko Haur Eskola berriz irekitzea, foru-arauekin bat egokitzeko obren ondorioz urte betez itxita egon ondoren. Horra 2022-2023ko ikasturterako berrikuntza nagusiak Iruñeko Udaleko Haur Eskoletan. Horrela ikasturte honetan dauden 10 eskoletatik hurrengoan 12 izatera pasako da, 1.069 lekuko eskaintza finkatuta, 2021-2022ko ikasturtean baino % 22,5 gehiago.

Fernando Sesma Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkari eta Iruñeko Udaleko Haur Eskolen erakunde autonomoaren lehendakariak prentsaurrekoa eman du hurrengo ikasturterako lekuen eskaintza aurkezteko, zeina gaur goizean bertan egin den Haur Eskolen Gobernu Batzordean eman baita ezagutzera. Lekuen eskaintza bat dator 2019an egin zen azterlan soziologikoarekin gai hauei dagokienez: ingelesaren sustapena, euskara komunikazio-hizkuntza duten lekuen ehunekoa eta Lezkairurako eskaintza.

Iruñeak 2022-2023ko ikasturtean 12 Haur Eskola izanen ditu: Donibane, Mendebaldea, Mendillorri, Haurtzaro, Izartegi, Hello Buztintxuri, Hello Egunsenti, Hello Azpilagaña, Printzearen Harresi – Fuerte el Príncipe, José María Huarte, Goiz Eder eta Lezkairu. 1.069 lekuetatik, 952 (% 89) egonaldi osokoak dira eta 117 (% 11) egonaldi erdikoak. Hello Azpilagaña eta Goiz Eder Haur Eskolek egonaldi osoko zein erdiko lekuak eskaitzen dituzte, José María Huarte HEk soilik egonaldi erdiko eskaintza du eta gainontzekoek egonaldi osokoa besterik ez.

Lekuak komunikazio-hizkuntzaren arabera

Leku guztietatik, % 35,92 (384 leku) gaztelaniazko eskolei dagozkie, % 39,85 (426 leku) gaztelaniazkoak dira ingelesezko jarduerekin, % 12,16 (130 leku) euskarazkoak eta % 12,07 (129 leku) euskarazkoak dira ingelesezko jarduerekin. Hori horrela, lekuen % 75,77k gaztelania du komunikazio-hizkuntza gisa eta % 24,23k euskara du erreferentziako hizkuntza gisa. Lekuen erdia baino gehiago, zehazki % 51,92 (555 leku) ingelesezko jarduerekin eskaintzen dira.

Donibane, Mendebaldea, Mendillorri eta Haurtzaro Haur Eskolek gaztelaniazko ereduko lekuak soilik eskaintzen dituzte eta Izartegi HEk euskarazko ereduko lekuak besterik ez ditu. Hello Egunsenti, Hello Azpilagaña eta José María Huarte Haur Eskolek ingelesezko jarduerak dituen gaztelaniazko eredu baten aldeko apustua egin dute. Goiz Eder HEk ingelesezko jarduerak dituen gaztelaniazko eredua eta euskarazko eredua eskaintzen du. Gainontzeko hirurek, Hello Buztintxuri, Fuerte del Principe – Printzearen Harresi eta Lezkairu HEk, gaztelaniazko zein euskarazko ereduak eskaintzen dituzte ingelesezko jarduerekin.

Eskaintzaren berregituraketak osatu dira

Gainera, 2022-2023ko ikasturtean, haur-eskolek hasitako prozesua osatu da, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren epaia betetzeko. Epai horrek indargabetu zituen 2016an onartutako erabakiak, hain zuzen ere, Donibane, Printzearen Harresi – Fuerte el Príncipe eta Goiz Eder haur-eskoletan lekuen eskaintza hizkuntza-ereduaren arabera berregituratzen zutenak. 2021ean onartu zen hezkuntza-eskaintzaren berregituraketari buru ematea ere dakar berekin, Hello Buztintxuri eta Printzearen Harresi – Fuerte el Príncipe Haur Eskolek ingelesezko jarduerak zituen gaztelaniazko eskaintza eta ingelesezko jarduerak zituen euskarazko eskaintza izatea eragin zuena.

Abian da izapide administratiboa Nafarroako Gobernuarekin Lezkairu HE ireki eta Mendebaldea HE berriz irekitzeko. Bietan lanak oso aurreratuta daude eta hurrengo hilabeteetan amaitzea aurreikusita dago haurrak hurrengo ikasturtearen hasieran, abuztuaren erdialdean hartzeko. Lezkairu Haur Eskolak egonaldi osoko 110 leku izanen ditu etapa guztietan (bularrekoak, ibiltariak, ertainak eta nagusiak) eta hizkuntza-eskaintza hala ingelesezko jarduerak dituen gaztelaniazkoa nola ingelesezko jarduerak dituen euskarazkoa izanen da.

Mendebaldea Haur Eskola 82 lekurekin itzuliko da jarduerarik gabeko ikasturte baten ondoren. Ikasturte hori baliatu da instalazioak osorik berritzeko eta Nafarroako Gobernuak 0 eta 3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ematen duten ikastetxeentzat ezarritako foru-arauekin bat egokitzeko. Etapa guztietako lekuak egonen dira eta komunikazio-hizkuntza gaztelania izanen da, aurreko eredua mantenduz.

 

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen leku-eskaintza. 2022-2023ko ikasturtea

 

Haur-eskola

Egonaldi osoa

Egonaldi erdia

Hizkuntzak

Haurtzaro

82

-

GAZT.

Mendebaldea

82

-

GAZT.

Mendillorri

102

-

GAZT.

Printzearen Harresi – Fuerte el Príncipe

102

-

GAZT.; GAZT. + ING.; EUS. + ING.

Donibane

102

-

GAZT.

Izartegi

82

-

EUS.

Goiz Eder

64

32

EUS.; GAZT.+ ING.

Hello Azpilagaña

82

41

GAZT.+ ING.

Hello Buztintxuri

86

-

GAZT. + ING., EUS. + ING.

Hello Egunsenti

58

-

GAZT.+ ING.

José María Huarte

-

44

GAZT.+ ING.

Lezkairu

110

-

GAZT. + ING., EUS. + ING.

GUZTIRA

1.069 IKASPOSTU

 

 

¿Te ha sido útil esta página?