010 Udal-zerbitzuak 2021ean zehar 1.134.401 hartu-eman egin zituen guztira, eta horrek esan nahi du 2020 egin ziren 799.957ekiko % 41,8ko gorakada izan zela eta 2019ko 705.792ekiko % 60,7koa. Iaz 010 telefonoak herritarren 301.279 dei jaso zituen, eta horietatik % 75 artatu, hau da, 225.749, 2020koaren antzeko ehunekoa. Hala jasotako dei kopurua nola artatutako deiena areagotu da iazkoarekin alderatuta % 7,4an (278.985 2020an) eta % 12an (201.408 2020an), hurrenez hurren.
Lanegunetan, astelehenetik ostiralera, jasotako deiak batez beste 1.232 izan zen, larunbatetan berriz 80. Kopuru horiek aintzat hartuta, 2020arekin alderatuz 100 dei gehiago egin ziren lanegunetan eta 20 gehiago larunbatetan. Deiek, batez beste, 115 segundoko iraupena izan zuten, nahiz eta datu hori urteko azken bi hilabeteei besterik ez dagozkien, izan ere telelanean ezarritako sistemaren ondorioz ezin ziren estatistika mota horiek lortu. 010 telefono bidezko arreta-zerbitzua martxan dago astelehenetik ostiralera 08:00etatik 19:00etara bitarte eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era, bietan jaiegunak kanpo.
Dei horien artean, urtean zehar 88.246 izapide kudeatu ziren, 2020an baino % 7 gehiago. Horietatik % 41ek aldez aurreko hitzorduekin eta deuseztapenekin zerikusia zuten, eta % 36,4k errolda-ziurtagiriekin, besteak beste. Halaber, 10.407 abisu, kexa eta iradokizun erregistratu ziren ziren, aurreko urtean baino % 19 gehiago. Erantzunen % 99 gehienez ere 5 eguneko epean egitea lortu zen. Sare sozialei dagokienez, 2.740 txio argitaratu ziren @010_Pamplona kontutik, zeinak urtean zehar 233 follower gehitu baitzituen, 5.780 jarraitzaile izatera iritsi arte.
Kanpainen kudeaketa
010 zerbitzuak eskaintzen dituen beste zerbitzuetako bat udal-alorrek eskatutako kanpainak kudeatzean datza. 2021ean 268 kanpaina kudeatu ziren, aurreko urtean baino % 39,5 gehiago, horietako 144tan SMSen eta posta elektronikoen bidalketa masiboak ziren, eta 124tan izen-emateak egin behar ziren. 124 kanpaina horiek berekin ekarri zituzten 19.917 izen-emate, 2020an baino % 131 gehiago, izan ere urte hartan jarduera gutxiago egin ziren pandemia eta konfinamendua zirela eta. Kultura eta Berdintasuneko Alorreko kanpainak dira izen-emate gehiago erakartzen dituztenak, eta Gaztediaren Etxea posta elektronikoen bidalketa masibo gehien eskatzen dituena.
Iruñeko Udalak 874.070 hartu-eman sortu zituen iaz SMS eta mezu elektronikoen bidalketa masiboen bidez, 2020an baino % 54,7 gehiago. Horietatik 600.665 010 zerbitzutik bidali ziren. Posta elektronikoaren bidez 7.2000 hartu-eman kudeatu ziren, 2020an baino % 22 gutxiago baina 2019an baino % 67,8 gehiago.
Urtean zehar, zenbait proiektu edo zerbitzu garatu dira, hala nola Erroldako eta Zergadunendako Arretako Bulegoetatik bideodeien bidezko arretarako aldez aurreko hitzorduaren kudeaketa zabaltzea.