2806 erakusten - 2820@guztira
Hauxe da Buztintxuriko bizilagunek auzorako hautatu duten lehentasunezko proiektua: Gipuzkoako etorbideko haurren jolastokia berritzea
Buztintxuri Aurkeztutako hiru aukeren artean, Gipuzkoako etorbideko haurren jolastokia berritzeko proiektua hautatu dute Buztintxuriko bizilagunek: urtea bukatu baino lehen gauzatuko da, partaidetzazko aurrekontuen kargura. Guztira 107 lagunek bozkatu dute, 87k Decide Pamplona webgunearen bidez eta beste 20k aurrez aurre; ekainaren 23tik 28ra bitarte izan dute bozkatzeko aukera, aste hori...Udaltzaingoak salaketen behin-behineko bulegoa irekiko du aurten ere sanferminetan, Zapatería kalean
Udaltzaingoak bigarren urtez jarriko du salaketen behin-behineko bulegoa Alde Zaharrean, jaiegunetan herritarrei hurbileko zerbitzua eskaintzeko xedez. Bulegoa, iaz bezala, Zapatería kaleko 40.eko udal-eraikinean egonen da kokatuta, eta delitu txikietan jarriko du arreta bereziki, besteak beste, ebasketetan. Bulegoa uztailaren 5etik 14ra bitarte egonen da irekita. Egun horietan etenik gabe emanen du...Gazteluko, Compañíako eta Foruen plazako kontzertuek, musika-emanaldiek eta su-artifizialek 266.000 lagun baino gehiago bildu zituzten sanferminetako lehen hiru egunetan
Gazteluko plazako eta Compañía plazako kontzertuetan, Foruen plazako Sound Fermin saioetan, Gazteendako eremuan, Gurutzeko plazako dantzaldietan 266.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute jaietako lehen hiru egunetan. Egun hauetan, egile-su artifizialetan bildu da jende gehien, eta jaurti diren hiru bildumetan 145.000 lagun egon dira, 40.000 inguru astelehenean, 50.000 asteartean eta...Gazteendako eremuak puzgarriak, lantegiak, dantzak, musika, kontzertuak eta erronkak proposatzen ditu Foruen plazan, 12 eta 17 urte bitarteko adingabeei zuzenduta dagoen aisialdi alternatiboko gunean
12 eta 17 urte bitarteko gazteek eta nerabeek beraientzat berariaz diseinatutako aisialdi alternatiboko gune batez gozatzeko aukera dute jaietan, Foruen plazan. Besteak beste, puzgarriak, lantegiak, dantzak, musika, kontzertuak eta erronkak egiten dira, 19:00etatik 22:30era . Egunero proposamen desberdinak daude. Jarduerak 19:00etatik 21:00etara egiten dira; musika-emanaldiak, aldiz, 21:00etan hasten dira; egun...Udalak bost jaigune prestatu ditu, hainbat erakunderekin elkarlanean, sanferminetako programaren kultura- eta jai-eskaintza zabaltzeko
Festaren ohiko tokiak alde batera utzita, Iruñeak aurten ere hainbat jaigune ditu, zenbait erakunde eta kolektiborekin elkarlanean antolatuak, sanferminetako programaren eskaintza arrunta zabaltzen duten kultura- eta jai-jarduerak eskaintzeko helburuarekin. Aurreko edizioan bezala, Taconeran, O-ko Andre Maria plazan, Basotxoan eta Antoniuttin kontzertu eta emanaldi ugari izanen dira honako antolatzaile hauen eskutik:...Udalak 2.507 ikuskapen egin ditu ostalaritza-establezimenduetan eta 96 akta egin dira zarata altua dela eta egindako arau-hausteengatik; terrazetan ere 213 ikuskapen egin ditu eta 114 zehapen jarri
Iruñeko Udalak, uztailaren 6tik 13ra bitarteko gauetan, Alde Zaharreko eta Zabalguneko 400 ostalaritza- eta aisialdi-establezimendu baino gehiago kontrolatu ditu haien jarduera-lizentzietan ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko, eta arreta berezia jarri du zarata-mailetan eta eskatutako neurri zuzentzaileetan. Uztailaren 13ko gauera arte, 2.507 ikuskapen egin dira, eta horietatik 1.833tan (%73) dena ongi...COMDUR
Proiektua COMDUR proiektuak helburu du kide diren lurraldeetako txikizkako merkataritza-sektorean lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzea, merkataritzako enpresa txiki eta ertainei eta haien babes-egiturei (ganberak, elkarteak eta Udaletako Merkataritzako Alorrak) laguntza emanda ekonomia zirkularra haien negozioen parte izan dadin. Proiektuak sektorean mentoretzen bidezko ikuspegi pertsonalizatu eta eskalagarria txertatzearen bidez lortu nahi du...Hiriko erdigunea pixkanaka zirkulaziorako irekiko da asteazkenean, sanferminak zirela eta azken egunotan ezarritako murrizketen ondoren
Sanferminak amaitzearekin batera, Iruña normaltasunera itzuliko da berriro eta festak zirela eta uztailaren 5etik aurrera ezarritako mugak atzera botako dira. Aurreikuspenen arabera, uztailaren 15eko (asteazkena) 14:00etatik aurrera, hiriko erdigunetik zirkulatzen ahalko da, bai Alde Zaharreko sarbideetan, bai egun hauetan moztuta egon diren Lehen eta Bigarren Zabalguneetako kaleetan. Eguerditik aurrera, honako...Iruñeko Udalak ikasketa-guneak prestatu ditu Civivox sareko zazpi zentrotan, uztaileko eta abuztuko eskariari erantzuna emateko
espacios de estudio Iruñeko Udalak hainbat ikasketa-gune jarriko ditu herritarren eskura gaurtik aurrera (asteazkena) Civivox sarean, uztailerako eta abuzturako. Lau areto prestatu dira, Kondestablen, Juslarrochan, Pompelon eta Arrosadian, eta 77 lagunendako edukiera dute guztira. Era berean, Iturramako, Mendillorriko eta Sanduzelaiko civivoxetako liburutegiak ere erabilgarri daude. Areto horiek herritarrek udan...Hemingwayri eta berak idatzitako ‘Fiesta’ eleberriari buruzko erakusketak abuztuaren 23ra arte egonen dira ikusgai Kondestablearen jauregian
Hemingwayri eta berak idatzitako ‘ Fiesta ’ eleberriari buruzko erakusketak ekainaz geroztik daude ikusgai Kondestablearen jauregian, eta sanferminen ostean ere bertan jarraituko dute. Abuztuaren 23ra arte bisitatzen ahalko dira biak zentroak udan duen ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatiik 22:00etara, eta larunbatetan, goizez. Fiesta: 100 urte erakusketa, Nafar...483.000 euro inguruan adjudikatu dira Caparrosoren bidea berrurbanitzatzeko eta berritzeko lanak
Camino de Caparroso Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Caparrosoren bidea berritu eta urbanizatzeko lanak 482.964,11 euroan adjudikatu ditu, lizitazioan aurreikusitako 550.000 euroen ordez. Zenbateko horri esker Atarrabia eta Burlata lotzen dituen bideko 500 metrotan eginen da esku-hartzea, ibilgailuek, oinezkoek eta ziklistek partekatzen duten eremuaren erabilerak antolatzeko. Lanak Lacunza Hermanos...Udalak eskabideak aurkezteko prozedura eten du zentro komunitarioak entitate egonkor gisa erabiltzeko baimen-eskaeretarako
Centro comunitario Iruñeko Udalak izapide-epeak eten ditu irabazi-asmorik gabeko elkarteek hiriko zentro komunitarioak entitate erabiltzaile egonkor gisa erabiltze aldera aurkez zitzaketen baimen-eskaeretarako. Epe hori gaur amaitzen zen, martxoaren 18an, asteazkenarekin, baina alarma-egoerako deklarazioa dela eta, entitate publikoen prozeduretarako epe guztiak eten dira. Udalak epe hori noiz berrabiaraziko den...Iruñeak, Mankomunitatearen bidez, Iruñerriko udalerrien eskura jarri ditu jende ugari biltzen den eremuak desinfektatzeko ekipamenduak
Limpiezas Iruñeko Udalak lankidetzan aritzea proposatu dio Iruñerriko Mankomunitateari, garbiketarako zenbait ekipamendu lagaz, horrela indartzeko inguruko beste udalerri batzuei bideen desinfekzio-lanetarako ematen zaien arreta, COVID-19 koronabirusaren hedapenak eragindako osasun-larrialdiari aurre egite aldera. Zehazki, bi furgoi hidrogarbitzaile eta hidrogarbigailua duten bi ibilgailu arin jarriko ditu Udalak beharra duten udalerrien eskura....Nicasio Landa ikastetxe publikoko eraikinetako baten beheko solairua Etxabakoizko behin-behineko civivox gisa egokituko da
Colegio Público Nicasio Landa Etxabakoitzek 2027ko hasieran behin-behineko civivoxa izanen du Nicasio Landa ikastetxe publikoan. Iruñeko Udalak ikastetxeko eraikinetako bateko – hego-mendebalderago dagoena– beheko solairua moldatuko du, erabili gabeko instalazioak gizarte- eta kultura-jarduerak egiteko areto eta ikasgela gisa egokitzeko. Tokiko Gobernu Batzarrak lanen lizitazioa onetsi du: 777.032,32 euroko aurrekontua ...Higienea eta desinfekzioa
Desinfekzio-parkeak desinfektatzeko eta intsektuak eta arratoiak hiltzeko lanak egiten ditu bide publikoan, herritarren eskaerei erantzunez edo ofizioz arituta. Lan horiez gain, garaje komunitarioen saneamendu-sarea arratoiez garbitzeko tratamenduak ere egiten ditu. Prezioa : garaje komunitarioetan zerbitzua emateko udal-tasak ordaindu behar dira. BIDE PUBLIKOAN ARRATOIAK EDO/ETA SAGUAK DAUDELA JAKINARAZTEA WhatsAppa: 639636433 (argazkiak...