Proiektua
COMDUR proiektuak helburu du kide diren lurraldeetako txikizkako merkataritza-sektorean lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzea, merkataritzako enpresa txiki eta ertainei eta haien babes-egiturei (ganberak, elkarteak eta Udaletako Merkataritzako Alorrak) laguntza emanda ekonomia zirkularra haien negozioen parte izan dadin.
Proiektuak sektorean mentoretzen bidezko ikuspegi pertsonalizatu eta eskalagarria txertatzearen bidez lortu nahi du hori, enpresa txiki eta ertain bakoitzera eta dagozkien azpisektoreetara egokitzeko xedez. COMDUR proiektua merkataritza-sektorea konbentzitzen hasiko da ekonomia zirkularra barne hartzen duten negozio-ereduak garatzeak sektorearen biziraupen eta lehiakortasunerako duen izaera estrategikoari buruz: ingurumenerako funtsezkoa izateaz gain, ekonomia zirkularra pil-pilean dago gizartean; horregatik guztiagatik, kontsumitzaileek gero eta gehiagotan exijituko dute ekonomia mota hori abian jartzeko, eta legegintzak horri buruzko neurriak ezarriko ditu. Proiektuak sektorea prestatzen lagunduko du dagoeneko gauzatzen ari diren aldaketetarako.
Enpresa txiki eta ertainei zuzendutako zirkulartasun pertsonalizatuko ibilbideek helburu izanen dute hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklapena sustatzea, material jakin batzuen erabilera, 0 km-ko produktuak sustatzea eta produktuen bizi-zikloan balioa sortzea, enpresen ingurumen-aztarna gutxituta. Proiektua bukatutakoan, kide diren lurraldeetako merkataritza-sektorearen zati bat eraldaketa zirkularreko prozesuan murgilduta egotea espero da, horri esker lehiakorragoak izanen baitira. Mugaz gaindiko lankidetza funtsezkoa da, elkarrekiko mendekotasun ekonomiko eta komertziala agerikoa baita.
Bazkideak
- Gipuzkoako Merkataritza Federazioa
- Iruñeko Udala
- Zaragoza Esencial
- EUT
- CCI Touluse Haute Garonne
- Toulouseko Merkataritza Federazioa
- CCI PO
IRUÑEAN AURREIKUSTEN DIREN EMAITZAK
Ekonomia zirkularrari buruz kontzientziatzeari esker, bertako saltokien eta elkarteen lehiakortasuna hobetu eta hari buruz kontzientziatuko da
GAIARI LOTUTAKO ALBISTEAK
Laster igoko dira atal honetan COMDUR proiektuarekin lotutako berriak