2821 erakusten - 2835@guztira
Registro Número 1 de la Propiedad
-
AVDA PIO XII 26, 1º
31008 - PAMPLONA- Oficina 5.
- 948199910
- pamplona1@registrodelapropiedad.org
-
Abuztuaren 8an eta 29an (larunbatak) Sanduzelaiko Aquavox kirolgunean jolas- eta jai-jardunaldiak eginen dira: musika eta adin guztietarako jarduerak egiteko aukera egonen da
Piscina Sanduzelaiko Aquavoxean, larunbatean, Iruñeko Udalak udal-instalazio horretan udarako antolatu dituen bi jolas- eta jai-jardunaldietako lehenengoa eginen da. Bertaratzen diren pertsona guztiek , haurrek zein adinekoek, musikarekin eta adin guztietarako askotariko jarduerekin gozatzea da jardunaldiaren xedea. Bigarren jolas- eta jai-jardunaldia abuztuaren 29an eginen da, larunbatarekin. Bi jardunaldiak igerilekuaren ohiko...Udalaren hiri-kanpaldien azken astea: Iturrama eta Patxi Larrainzar ikastetxe publikoetan antolatu dira eta 3 eta 12 urte bitarteko 600 haurrek parte hartu dute guztira
3 eta 12 urte bitarteko 600 haurrek parte hartu dute dagoeneko uda honetan, uztailaren 15etik abuztuaren 14ra, Iruñeko Udalak antolatutako hiri-kanpaldietan. Bost aste hauetan, Iturrama HLHIPn eta Patxi Larrainzar IPn antolatu dira kanpaldiak, familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiten laguntzeko xedez. Udaz gozatzeko jarduerez betetako proposamen dibertigarriak dira kanpaldiak,...Astelehenean ikasturte berria hasiko da Udalaren 12 haur-eskoletan: 0 eta 3 urte bitarteko 1.070 haurrek eman dute izena
Escuelas Abuztuaren 17an (astelehena) 0tik 3 urtera bitarteko 1.070 haurrek hasiko dute 2026 – 2027ko ikasturtea Iruñeko Udaleko haur-eskoletan. Hamabi haur-eskoletatik zortzi beteta daude jada, eta soilik lauk dituzte plaza hutsak: astelehenetik aurrera eginen diren eskaerekin beteko dira, eta horretarako, epez kanpoko onarpen-prozedura bat irekiko da. Hauek dira Udalaren hamabi...Civivox zentroak
Ikastaroak Civivoxetako programazioak kaleak hartuko ditu irailean. Kontzertu, pilota-lehiaketa, bisita gidatu, jolas, dantza eta kalejirek alaituko dituzte Iruñeko arratsaldeak. Jarduera guztiak doan izanen dira. Jarduerak Civivox sareak adin guztietarako jardueraz betetako programazioa eskainiko du IKUSI LIBURUXKA PROGRAMAZIO OSOAREKIN Aurre izena beharrezkoa duten jardueretan parte hartzeko, hiru bide hauetako batean...Udalak 118.000 euroko dirulaguntzak eman dizkie 20 entitatek egindako 31 proiekturi, euskara sustatzeko, hedatzeko eta normalizatzeko eta hizkuntzari prestigioa emateko
Subvenciones Iruñeko Udalak dirulaguntza-deialdia ebatzi du hiriko irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteek euskara sustatzeko proiektuak egin ditzaten. Laguntzek 118.000 euro jo dute guztira, eta 20 entitateren 31 proiekturen artean banatu dira, orain arte erregistratutako kopururik handiena. Jarduerak herritarrei irekita daude eta 2025eko azaroaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte egin behar...Iruñeko Udalak 1,19 milioi euro bideratu ditu etxeetan, 2027ra arte, gizarte- eta hezkuntza-arreta emateko, babesgabetasun-egoeran dauden haurren kopurua murrizteko xedez
Eduación Tokiko Gobernu Batzarrak kontratuaren adjudikazioa onetsi du Iruñeko Udalak artatzen dituen pertsonen bizilekuetan familietan esku hartzeko programak kudeatzeko. Programaren helburua da 18 urtera bitarteko haur eta nerabeen beharrei arreta ematea, baita gurasoen eta legezko tutoreen beharrei ere, baldin eta babesgabetasun-faktoreei aurre egiteko gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea egitea...Gaztediaren Etxeko arratsaldeetarako azken planak: espres fanzineen lantegi bat eta hainbat estilotako dantzen eskola magistralak
Cada día un plan Espres fanzineen lantegi bat eta dantza modernoko, garaikideko eta tradizionaleko hainbat estilo ezagutu eta ikasteko bost arratsalde dira Gaztediaren Etxean egiten den Hamaika Plan zikloaren azken saioetako proposamenak. Zikloa abuztuaren 31n amaituko da eta, ordura arte, 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako aisialdi osasuntsu, sortzaile...Iruña aurrera doa Convention Bureau sarea osatzeko bidean eta MICE sektorearen Enpresa Laguntzaileen Programarekin bat egiteko aukera jarri du abian
Turismo Iruñeko Udalak erakarpen-kanpaina bat jarri du martxan enpresek eta entitateek Iruña Convention Bureau sarearen Enpresa Laguntzaileen Programarekin bat egiteko; programa hiria biltzarren, bileren, pizgarrien eta ekitaldi profesionalen (MICE) helmuga gisa sustatzera dago bideratuta. Ekimen horren bidez, Udalak MICE sektoreari lotutako enpresa-ehuna aktibatu eta egituratu nahi du, Iruñeak turismo-segmentu...Asteazkenean irekiko da epea Batasunaren Pribilegioaren karietara Udaletxean barna eginen diren doako 34 bisita gidatuetako 1.020 lekuetan izena emateko; bisitak euskaraz eta gazteleraz eskainiko dira
Iruñeko Udalak asteazkenean irekiko du epea Udaletxea bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen duten doako bisita gidatuetan izena emateko: Batasunaren Pribilegioaren 603. urteurrenaren karietara eginen dira bisitak. Bisitak egiteko 34 txanda eskainiko dira eta bakoitzean, gehienez ere, 30 lagunek parte hartzen ahalko dute, goizez zein arratsaldez, irailaren 3tik (osteguna) 11ra (ostirala)...Rochapea HLHIPko patioa birnaturalizatuta egonen da datorren urtean: 231.913 euroko inbertsioa egin da horretarako eta Europar Batasunak % 75ean finantzatu du
Tokiko Gobernu Batzarrak Rochapea HLHIPko patioa birnaturalizatzeko lizitazioa onetsi du: Europar Batasunak % 75ean finantzatu du FEDER funtsen bidez, SUDOE Europako Hego-mendebaldeko Espazioko Lurralde-lankidetzako programaren barruan. Kontratuak 231.913,14 euroko (BEZa barne) aurrekontua du eta lau hilabete inguru iraunen du, 2026ko azarotik aurrera. Lehenengo lizitazioa hutsik geratu zen eta deialdi honetarako...Damaris Pan artista bizkaitarrak hausnarketa artistiko bat proposatzen du Ziudadelako Labean, gresean egindako “baguette” sorta batetik abiatuta
Damaris Pan euskal artistaren Qu’est-ce que vous voulez me demander avec cette question si compliquée? (Zer galdetu nahi didazu galdera hain zail horrekin?) erakusketa irailaren 20ra arte egonen da ikusgai Ziudadelako Labean. Aurkeztutako artelanetako batek ematen dio izena erakusketari. Pieza artistikoak sormenezko une desberdinetan sortu ziren, eta jatorri oso desberdinak...Iruñeko Udalak berritze-lanak jarri ditu abian bidea argitzeko argien 100.000 watt LED argi programagarriekin ordezteko, eta horri esker, 160.000 euro aurreztuko dira urtean
Iruñeko Udalak berritze-lanak jarri ditu abian eta, horri esker, bidea argitzeko argien 100.000 watt LED argi programagarriekin ordeztuko dira. Argiteria publikoa berritzeko prozesua modu mailakatuan egiten da, Iruñeko argiteria publikoko instalazioetan mantentze- eta kontserbazio-lanak egiteko kontratuan txertatuta dauden ingurumena hobetzeko proposamenen esparruan: Sociedad Española de Construcciones Eléctricas SAri adjudikatu zitzaion...Zabalik dago 15 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendutako Taldeka bitartekaritza artistikoko programaren ikasturte berrian izena emateko epea; urritik martxora bitarte eginen da
Taldeka bitartekaritza artistikoko programaren hirugarren edizioan izena emateko epea gaur (asteartea) ireki da Kulturako https://www.pamplonaescultura.es/eu/ udal-webgunearen bidez. 15 eta 21 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta programa, eta 15 saio izanen ditu guztira, arratsaldez, urritik martxora bitarteko aldizkako ostegunetan. Izen-emateak doan dira, eta saio bakoitzaren aurretik, onetsitako pertsonei tokia esleitu zaiela...Iruñeko Energia Operadoreak energia berriztagarriz hornituko ditu eraikin publikoak, argiteria, eta energia-pobreziaren egoeran dauden familiak, 2019k
Udalak sustatutako Iruñeko Energia Operadoreak elektrizitatez hornituko ditu eraikin publikoak, argiteria, eta energia-pobreziaren egoeran dauden familiak, 2019ko urtarriletik aurrera. Hori da gaur goizean, prentsaurrekoan, Hiri Ekologia eta Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Armando Cuencak, Alorreko zuzendari Camino Jasok eta Energia Berdeko Zerbitzuko zuzendari Joël Dozzik ezarri duten epea. Aurreikuspenen arabera, Hirigintza Batzordean...