Udaltzaingoak salaketen behin-behineko bulegoa irekiko du aurten ere sanferminetan, Zapatería kalean

Udaltzaingoak salaketen behin-behineko bulegoa irekiko du aurten ere sanferminetan, Zapatería kalean
Bulegoak uztailaren 5etik 14ra bitarte emanen du arreta, etenik gabe, 11:30etik 23:30era, eta delitu txikietan jarriko du arreta bereziki, besteak beste, ebasketetan
Irudia
Irudia
Irudia

Udaltzaingoak bigarren urtez jarriko du salaketen behin-behineko bulegoa Alde Zaharrean, jaiegunetan herritarrei hurbileko zerbitzua eskaintzeko xedez. Bulegoa, iaz bezala, Zapatería kaleko 40.eko udal-eraikinean egonen da kokatuta, eta delitu txikietan jarriko du arreta bereziki, besteak beste, ebasketetan. 

Bulegoa uztailaren 5etik 14ra bitarte egonen da irekita. Egun horietan etenik gabe emanen du arreta, 11:30etik 23:30era. Egunero Polizia Judizialeko bi agente arduratuko dira herritarren kontsultei arreta emateaz, uztailaren 6an izan ezik: egun horretan salaketa gehiago egotea aurreikusten denez, hiru agente arituko dira lanean.

Arretarako gunearen helburua herritarrei hurbileko zerbitzu bat eskaintzea da, batik bat aintzat hartuta sanferminetako ekitaldi gehienak eta jende-pilaketa handiena Alde Zaharrean direla. Hala ere, behin-behineko bulegoaren funtzio nagusia hauxe izanen da: delitu txikiei arreta ematea. Gainerako gaiekin lotutako salaketak egiteko, Udaltzaingoak bulego nagusi bat izaten jarraitzen du Iratxe Monasterioaren kaleko 2.ean. Gainera, salaketak online aurkezteko aukera dago, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Zapatería kaleko salaketen behin-behineko bulegoko langileek bitarteko hori erabiltzeko orientabidea eta aholkuak emanen dituzte, betiere salatzaileek ziurtagiri edo gako digitala badute. 

340 salaketa 2025eko sanferminetan
2025eko sanferminetan, guztira 340 salaketa erregistratu zituen Udaltzaingoak, eta kopuru hori Zapatería eta Iratxeko Monasterioaren kaleetako bulegoetan jasotakoen batura da. Gehienak, % 57,64, ebasketen ondorioz jarri ziren (196). Beste salaketa asko objektuak edo agiriak galtzeagatik jarri ziren (45). Zapatería kaleko salaketen behin-behineko bulegoa aproposena da gertatu ohi diren ebasketen eta galeren salaketei arreta emateko.


IRUÑEKO UDALTZAINGOAREN SALAKETEN BEHIN-BEHINEKO BULEGOA

  • Tokia: Zapatería kalea 40

  • Ordutegia: Uztailaren 5etik 14ra, 11:30etik 23:30era

¿Te ha sido útil esta página?