
Iruñeko Udalak izapide-epeak eten ditu irabazi-asmorik gabeko elkarteek hiriko zentro komunitarioak entitate erabiltzaile egonkor gisa erabiltze aldera aurkez zitzaketen baimen-eskaeretarako. Epe hori gaur amaitzen zen, martxoaren 18an, asteazkenarekin, baina alarma-egoerako deklarazioa dela eta, entitate publikoen prozeduretarako epe guztiak eten dira. Udalak epe hori noiz berrabiaraziko den jakinaraziko du, baita eskabideak aurkezteko epe berria ere.
Iruñeak hamaika zentro komunitario ditu, honako auzo hauetan: Buztintxuri, Etxabakoitz, Ermitagaña, Mendillorri, Milagrosa, Azpilagaña, Arrotxapea, Sanduzelai, Lezkairu, Alde Zaharra eta Txantrea. Gaur egun itxita daude koronabirusaren osasun-krisiarengatik Udalak hartu dituen neurrien ondorioz. Zentro komunitarioak herritar guztien eskura daude, jarduerak egin eta elkarte-bizitza zein partaidetza sustatzeko topagune gisa erabil ditzaten.
Zentro komunitarioez entitate erabiltzaile egonkor gisara baliatzeko, hitzarmen bat sinatu behar da Udalaren eta erabilera egonkorrerako baimen hori lortu duten entitateen artean. Erabilera-baimenaren iraupena ezin izanen da izan lau urtetik gorakoa, Zentro komunitarioen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan jasotakoarekin bat. Prozesu honi buruzko informazioa https://www.pamplona.es/accion-comunitaria-en ikus daiteke, prozedura hori etenda badago ere.