
Iruñeko Udalak hainbat ikasketa-gune jarriko ditu herritarren eskura gaurtik aurrera (asteazkena) Civivox sarean, uztailerako eta abuzturako. Lau areto prestatu dira, Kondestablen, Juslarrochan, Pompelon eta Arrosadian, eta 77 lagunendako edukiera dute guztira. Era berean, Iturramako, Mendillorriko eta Sanduzelaiko civivoxetako liburutegiak ere erabilgarri daude.
Areto horiek herritarrek udan ikasi ahal izateko guneen eskaerari erantzuten dio, garai horretan gune batzuk itxi eta beste batzuek ordutegi murriztuak eskaintzen baitituzte. Aretoak Civivoxen ordutegi berean egonen dira zabalik, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:30era, salbu eta Kondestablearen jauregia, arratsaldez ere egonen baita zabalik, 16:30etik 22:15era arte, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan, 08:45etik 14:15era
Gune horiek aukeratu dira udalaren jabetzako lokaletan zeuden aukerak baloratu ondoren, eta xedea da oposizioetako edo beste edozein motatako azterketak prestatu behar dituztenek ikasketa-gelak eskuragarri izatea. Areto horiez gain, hiriko liburutegi publikoak –Etxabakoitz, Iturrama, Mendillorri, Arrosadia, San Frantzisko, Sanduzelai, San Pedro, Txantrea eta Yamaguchi– ere astelehenetik ostiralera bitarte daude zabalik, 08:30etik 14:30era, irailaren 14ra arte.
IKASKETA-ARETOAK CIVIVOX SAREAN
Prestatutako aretoak:
Kondestable: 16. aretoa. Edukiera: 15 pertsona
Juslarocha: 3. aretoa. Edukiera: 14 pertsona
Pompelo: irakurketa-aretoa. Helduendako 19 aulki + haurrendako 18 aulki + 2 aulki egokitu
Arrosadia: irakurketa-aretoa. Edukiera: 9 pertsona
Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelai: liburutegia