12 eta 17 urte bitarteko gazteek eta nerabeek beraientzat berariaz diseinatutako aisialdi alternatiboko gune batez gozatzeko aukera dute jaietan, Foruen plazan. Besteak beste, puzgarriak, lantegiak, dantzak, musika, kontzertuak eta erronkak egiten dira, 19:00etatik 22:30era. Egunero proposamen desberdinak daude. Jarduerak 19:00etatik 21:00etara egiten dira; musika-emanaldiak, aldiz, 21:00etan hasten dira; egun batzuetan DJ saioak daude, eta beste batzuetan taldeen kontzertuak (runba, saltsa, drag-emanaldiak edo bertsioak).
Gazteendako eremuan, egunero, puzgarri-eremu bat programatu da, honako hauez osatua: pista amerikarra, gladiatoreak, jaurtimetro atea, harrapatu makila eta minifutbola. Era berean, badira bestelako proposamenak: lantegiak; 360º-ko fotomatoia; dantza edo herri-kirol erakustaldiak; hiri-dantzak, zumba edo k-pop musika ikasteko eta praktikatzeko eskolak; punteria-erronkak; magia-ikuskizunak eta 0,0 koktelak egiteko ikastaroak.
Jarduerak dibertsitate funtzionala duten pertsonendako egokituta daude, programan jasota dagoen bezala eta CERMIN-Nafarroako Desgaituen Entitate Ordezkarien Batzordearekin landutakoari jarraikiz. Esku hartzeko taldean, proposamen guztiak behar bezala egiteaz arduratzen diren langileez gain, zeinu-hizkuntzako interprete bat dago.
Gaur gauean, 21:00etatik 22:30era, Kimbamba taldearen rumba- eta saltsa-kontzertua, eta bihar, Dj Arsenikeren drum and bass- eta jungle-saioa. Uztailaren 10ean, ostiralarekin, Albinak eta Donatelak eta haien artista-taldeak giroa aldatuko dute drag-ikuskizun baten bidez; uztailaren 11n, larunbatarekin, DJ saioak itzuliko dira Mikel Sevillanoren eskutik; eta uztailaren 12an, igandearekin, Hagoan taldeak kanta propioak eta bertsioak taularatuko ditu; uztailaren 13an, astelehenarekin, DJ saioak itzuliko dira Bacarditen eskutik; eta uztailaren 14an, asteartearekin, zikloari amaiera emateko, River Newt taldearen rock-kontzertua.
Gazteendako eremuko programazioa osatzeko, egunero puntu segurua egonen da, 19:00etatik 21:00etara, ikuspegi sozializatzaile prebentibo eta hezitzaile batetik abiatuta festez modu osasuntsuan eta arduratsuan gozatzen laguntzeko. Hainbat informazio-gune daude: EGHAM elkartearena, LGTBI+ errealitateari buruzkoa, Secretariado Gitano Fundazioarena eta Antox elkartearena, mendekotasunei eta adikzioei buruzkoa. Gainera, Gazteendako eremuan Mankomunitatearen ur-taberna instalatuta dago.
2026KO SANFERMINAK. GAZTEENDAKO EREMUA. FORUEN PLAZA. 19:00 – 22:30
Uztailak 8, asteazkena
19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
21:00 Gazteendako kontzertua. Kimbamba taldea. 22:30 arte.
Uztailak 9, osteguna
19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
21:00 Gazteendako kontzertua. DJ saioa: Arsenike. 22:30 arte
Uztailak 10, ostirala
19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
21:00 Gazteendako kontzertua. Drag-ikuskizuna Albina eta Donatelaren eskutik. 22:30 arte
Uztailak 11, larunbata
19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
21:00 Gazteendako kontzertua. DJ saioa: Mikel Sevillano. 22:30 arte
Uztailak 12, igandea
19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
21:00 Gazteendako kontzertua. Hagoan. 22:30 arte
Uztailak 13, astelehena
19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
21:00 Gazteendako kontzertua. DJ saioa: Bacardit. 22:30 arte. 22:30 arte
Uztailak 14, asteartea
19:00 Gazteendako eremua. Animazioa, jolasak, lantegiak eta musika-emanaldiak.
21:30 Gazteendako kontzertua. River Newt. 22:30 arte