Sanferminak amaitzearekin batera, Iruña normaltasunera itzuliko da berriro eta festak zirela eta uztailaren 5etik aurrera ezarritako mugak atzera botako dira. Aurreikuspenen arabera, uztailaren 15eko (asteazkena) 14:00etatik aurrera, hiriko erdigunetik zirkulatzen ahalko da, bai Alde Zaharreko sarbideetan, bai egun hauetan moztuta egon diren Lehen eta Bigarren Zabalguneetako kaleetan.
Eguerditik aurrera, honako eremu hauetan jarritako hesiak eta kontrol-postuak kenduko dituzte, hala nola San Domingo aldapan, Labrit aldapan eta Gipuzkoako etorbidean, eta berriz zirkulatu ahal izanen da Armada etorbideak, Nafarroa Behereko etorbideak eta Oliveto Kondearen etorbideak eta 1. sektoreak (Alde Zaharra) mugatzen duten eremuan. Kale batzuek, hala nola Julian Arteaga, Sandoval eta Navas de Tolosa kaleeak eta Larraina elkartearen ondoko bideak, eta Zezen-plazaren inguruak, San Domingoko baratzeak, Frantziako portaleak, edo Labriteko eremuak ere ohiko itxura eta sarbideak berreskuratuko dituzte.
Alde zaharrera eta Arantzadi parkera sartzeko jaietan etendako kontrol-sistema ere asteartean berraktibatuko da Gasaren eskorten inguruko aparkalekuan 1. eta 8. sektoreko egoiliarrek bakarrik aparkatu ahal zuten jaietan, eta sarbidea librea izanen da dagoeneko, eta ohiko moduan arituko da, hau da, aparkatzeko eremu laranja gisa.
Iruñeko Domingotarren ikastetxeko kiroldegiko aparkalekua zabalik egonen da egun batzuetan: Gaseko eskorten inguruan dago eta 1. sektoreko bizilagunek bakarrik aparkatzeko eremu gisa funtzionatzen du. Modu horretan, Runa parkean barrakak desmuntatu eta eremua egokitu arte galtzen diren plazak konpentsatuko dira.