Iruña askoz gehiago da

Arga ibairen bazterrean, mendiz inguraturik eta azpian ordokia duelarik, Iruña ageri zaigu, historikoki Pirinioetara eta Kantauri itsasora sartzeko atetzat jo dena, penintsularen eta Europaren arteko lotura natural eta estrategikoa. 

Hiri txikia da, 200.000 biztanle baino gehixeago ditu, eta ez ditu galdu bere identitate-ezaugarriak. XIX. mendean harresiak eraitsi eta hiria hedatu ostean, Iruña landa-hiri izatetik hiri modernoa izatera pasa zen, berdegune eta lorategi zabalekin, gure bizi-kalitate maila handiaren erakusle.

Donejakue Bideko lehen hiria da, eta bertan dago Europa osoan hobekien kontserbatu den Errenazimentuko harresi-multzoetako bat, barne hartzen duena Erdi Aroko planoa duen alde zaharra. Ezaguna da bere gastronomia aberatsarengatik, kalitate handiko bertako produktuetan oinarritua; kultur eskaintza oparo eta zabala du, eta horren adierazle gorena sanferminak dira.