KALIZAREN LAPURRETA
‘Kalizaren lapurreta’ jokoan Karlos III.aren kaliza nork lapurtu duen ikertu behar da. Lapurretaren egilea aurkitu behar da, pertsonaiek partidan zehar emanen dituzten pisten bidez.
Karlos III.a Prestuaren garaian (1423) girotua dago, eta aukera ematen du ezagutzeko garai hartako Iruña nolakoa zen eta Donejakue bidearen historia eta isilpeko kontuak hiritik igarotzean.
Joko aproposa da 10 urtetik gorakoendako, eta binaka, taldeka, familiartean zein bakarka egin daiteke.
4 hizkuntzatan dago eskura: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.
Jokoaren helburua da Donejakue bidea eta hiriaren Erdi Aroko historia ezagutaraztea, garai hartan hiru bizigunez eratuta eta erregearen gortea bertan zegoela.
Zeren zain zaude probatzeko?
Abiapuntua: Magdalenako zubia
Ordutegia: 24 orduz erabilgarri
Prezioa: Doan
Hizkuntzak: gaztelania, euskara, ingelera eta frantsesa
Zailtasuna: ertaina
Sorrera urtea: 2022
Webgunea: https://elrobodelcaliz.es/