Nola iritsi eta nola mugitu Iruñean eta Nafarroan

NOLA HELDU

Iruñeak hainbat garraiobide ditu. Autoz, autobusez, trenez eta hegazkinez irits daiteke. Autobus-geltoki berria dauka hiri erdian, Yanguas y Miranda kalean. Renferen tren-geltokia Sanduzelai auzoan dago; ibilbide ugari ditu eta horien bidez Iruña Espainiako hiri ugarirekin lotzen da. Eta hiritik sei kilometrotara aireportua dago, Noainen.

IRUÑEAN BARNA MUGITZEA

Iruña tamaina ertaineko hiria da; 200.000 biztanle inguru dauzka, eta 24 kilometro koadroko azalera. Erosoena oinez joatea da; izan ere, Alde Zaharra, interes turistiko handieneko tokiak dituena, oinezkoen eremua da ia osorik. Horrez gain, taxi-flota bat dago 24 orduz eskuragarri, eta geraleku ofizialak hiri osoan banatuta ditu. Beste garraiobide bat bizikleta izan daiteke, Iruñeak 60 kilometroko bidegorria dauka-eta. Autoz joatea ez da oso gomendagarria, hiriko erdialdean zirkulazioa murriztuta baitago.

NAFARROAN BARNA MUGITZEA

Autobusaren edo trenaren bidez probintziako txoko gehienetara irits daiteke. Autobus Geltokia Ziudadelaren ondoan dago. Tren geltokira errez iristen da 9. linearekin.

Irudia
Camino de Santiago
Donejakue Bidea

Lizarra eta Logroño:
LA ESTELLESA

Orreaga eta Zubiri:
AUTOCARES ARTIEDA

Donibane Garazi:
ALSA

Irudia
Mirador Baztán
Pirinioak eta iparraldea

Leitza eta Lekunberri:
ALSA

Baztan eta Bidasoa:
LA BAZTANESA
LA BURUNDESA

Aezkoa:
AUTOCARES ARTIEDA

Zaraitzu eta Erronkaribar:
ALSA-CONDA

Ultzama:
LA PAMPLONESA

Irudia
Erdialdea eta Erribera

Sakana:
LA BURUNDESA
RENFE

Zangoza:
LA VELOZ

Erriberri eta Tutera:
NBUS
LA TAFALLESA
RENFE

Non aparkatu

Aukera batzuk daude Iruñean ibilgailu pribatua aparkatzeko. Kalean aintzat hartu behar dira aparkatzeko eremu ezberdinak, kolore eta tarifa ezberdinak dituztenak. Hiriak ordainpeko lurrazpiko aparkalekuak ere baditu, 24 orduz irekita. Karabanak eta autokarabanak aparkatzeko ere badaude berariazko lekuak, Trinitarios-eremuan zein Berriozarren.

Zerbitzuak