Iruñera karabanaz edo autokarabanaz etorriz gero, kontuan eduki behar duzu hirian bertan aparkatu dezakezula zure ibilgailua, baina ezin izanen duzula erabili etxebizitza gisara. Horretarako badira beste eremu batzuk prestaturik. Eremu horietako bat Trinitarios aldean dago (su-hiltzaileen parkearen ondoan), eta zerbitzua iraunkorra da. Zerbitzuaren tarifa 10 euro da eguneko, eta ur-aldaketarik eginez gero, bi euro gehiago ordaindu behar dira. Eremuan egoteko baimena gehienez ere 48 ordukoa da.
Sanferminetan tarifa igo egiten da: 20 euro eguneko (uztailaren 5etik 15era, biak barne). Egun horietan, María Ana Sanz ikastetxeko patioan ere aparkatu daitezke karabanak edo autokarabanak, non komunak eta dutxak dituen zerbitzu bat ere atontzen baita.
Azkenik, Berriozarren, Iruñetik hurbil, badago karabanak aparkatzeko beste eremu bat. Berriozar lotuta dago Iruñearekin hiri-autobusen bitartez (16. eta 17. lineak). Urtean zehar doanekoa da aparkatzea, baina sanferminetan eguneko 8 euroko tarifa ezartzen da, gehi bi euro urak aldatzeagatik. 30 toki ditu eta ez dago gehieneko mugarik denboraz bezainbatean.
ARGIBIDE PRAKTIKOAK
Izena: Iruñeko Autokarabanendako Eremua
Helbidea: Trinitarios aldea
Herria: Iruña
Probintzia: Nafarroa
LATITUDEA: "N 42º 49' 16" / W 01º 39' 25" LONGITUDEA: 42.82111 / -1.65694
Webgunea: Nola heldu eta nola mugitu hirian
E-maila: comercioyturismo@pamplona.es
Telefonoa: 948-420734
Jabea: IRUÑEKO UDALA
Sarbidea: Erregulatua
Zerbitzuak:
-Gaua igarotzea
-Edateko ura
-Ura hustea/Ur grisak
-WC Kimikoa/Ur beltzak
-Korronte-hargunea
-Piknik-gunea
-Garraioa
-Irisgarria gurpil-aulkientzat
-Ordainketa
-Zaintza
Gehieneko egonaldia: 48 ORDU
Leku-kopurua: 33
Prezioa eta sartutako zerbitzuak: 10 €
Iruzkinak: Eremutik gertu: gasolindegia supermerkatuarekin.