Pamplona Iruña Card Iruñako turismo-txartel ofiziala da. Hiria ezagutzeko modu desberdin bat da, eta abantaila desberdinak eskaintzen dizkizu bai museoak eta leku turistikoak bisitatzean zein ikuskizunetarako sarrerak erostean, edota saltokietarako deskontuak ere.
Deskarga ezazu txartela doan eta, PIC txartela aurkeztuz, goza ezazu gutxieneko %10eko deskontuarekin edo opari-txartelekin Iruñeko ostalaritza-establezimendu eta saltokietan.
- Monumentu, museo eta hiriko beste baliabide batzuetan sartzeko deskontuak.
- Hirian barnako gida- eta ibilbide-zerbitzuetarako deskontuak.
- Ikuskizun eta ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko deskontuak.
- Saltoki, taberna eta jatetxeetarako deskontuak.
Txartelaren indarraldia 7 egun da, baina nahi adina aldiz berritu dezakezu. Pertsonala eta besterenezina da. 12 urtez gorakoa izan behar duzu hura eskatu ahal izateko.
Deskontua lortzeko, titularrak zerbitzua kontratazen duen unean eskatu beharko du hori, eta txartela ordaintzeko unean aurkeztu, titulartasuna egiaztatzen duen agiriarekin batera.
Iruñeko Udalak ez du bere gain hartzen establezimenduek eta entitateek txartelak eskainitako onura ez errespetatzea. Iruñeko Udalak ez du ardurarik bere gain hartzen monumentuak, establezimenduak eta museoak bisitatzeko ordutegietan (irekiera eta itxiera) gerta daitezkeen aldaketez bezainbatean.
Kontsulta itzazu hemen deskontu guztiak.