Iruña Bidea da

ULTREIA, ERROMESEI HARRERA EGITEKO ETA FRANTZIAKO BIDE GUZTIARI BURUZKO INFORMAZIOA EMATEKO ZENTROA

Dela arrazoi espiritualak, kulturalak edo kirolekoak direla medio, dela munduko txoko orotatik etorritako pertsonekin bizitzeko eta “behin betiko” lagunak egiteko, Orreagatik Compostelara doan Frantziako bidearen historiaz, kulturaz eta artez betetako 789 kilometroak esperientzia ahaztezina dira. 

“IRUÑA, BIDEAN LEHENA” ekimenak hiriaren garrantzia islatzen du Pirinioak igaro ondorengo lehen hiri gisa eta, beraz, erromesei ongietorria egiteko toki gisa. Bideari buruz dena jakin nahi baduzu, ULTREIA bisitatu, erromesei harrera egin eta Donejakue bidea interpretatzeko zentroa.

 

Donejakue bidea 3Dn

Bizi ezazu egundoko esperientzia Bidea Iruñean barna eginez, Donejakue bidea 3D formatuan bistaratzeko aplikazio batek lagunduta, www.caminodesantiagopamplona.com webgunean.

360º-ko bisita birtual honek bisita birtualak eskaintzen ditu eraikin historikoetako espazio eta barrualdeetara. Aplikazioa irisgarria da ere ikusmen-, entzumen- edo kognizio-desgaitasunen bat duten pertsonendako. Donejakue bidearen Iruñean barnako tokirik enblematikoenak modu paregabean ezagutzen ahalko dituzu.

IBILBIDEAK ETA INFORMAZIO PRAKTIKOA

IRUÑA, BIDEAN LEHENA

Compostelarako bidean dago Iruña, lehenengo hiria da Orreagatik pasatzen den erromesbidean, eta horrek hiriaren historia eta nortasuna baldintzatu ditu duela mila urte baino gehiago. Zehazki, hiria erreferentzia da Frantziako bidean Ultreiaren eskutik, hau da, erromesei harrera egin eta Donejakue bidea interpretatzeko zentroaren eskutik, zeinak uztartzen baititu Bidearen inguruko esperientzia sentsoriala eta ibilbidea hasteko edo jarraitzeko informazio praktikoa.

Erromesak Orreagatik heltzen dira Iruñera, balio historiko, arkitektoniko eta kulturalagatik nabarmentzen den herritik. Halaber, bi udalerriak lotzen dituen tarteak edertasun handiko paisaiak dituen ibilbide bat oparitzen digu.