Iruña kirola da

Iruña kirola da

IRUÑA OSASUNA DA

Osasuna hiriaren sinbolo handienetako bat da, baita ehun urteko historian zehar herritar guztiak batzeko balio izan duen ikurra ere. 

100 URTETIK GORAKO PASIOA

Osasuna Klub Atletikoa ehunka urteko entitatea da, eta hamarkadatan zehar Nafarroako Foru Komunitateko kirol erreferente nagusi bihurtu da. 1920ko urriaren 24an sortu zen erakundea, orduan hasi berria zen futbolaren zale talde batek Iruñeko Gazteluko plazan dagoen Kutz kafetegian antolatutako sorrera- batzarrean.

SADAR, MODERNITATEA ETA ESENTZIA

Mende erdiko ibilbidean, osasunazaletasunaren tenplu eta bihotz bihurtu da Sadar. 1967an inauguratu zenetik, gorritxo guztien etxea izan da, eta Osasuna Klub Atletikoak eginiko balentria askoren agertokia. 

Hala ere, denboraren joanak agerian utzi zuen estadioa garai berrietara egokitzeko modernizatu beharra, hori bai, bere betiko esentzia galdu gabe. Horren ondorioz, estadioa berritu egin zen, 2019ko ekainean hasi eta 2021. urtera bitartean. Nazioarteko Stadium DB atariak munduko estadiorik onena jo zuen Sadar 2021ean. Hiriak duen erakargarri handienetako bat da, eta urtero erakartzen du kirolzale eta ikusnahien bisita.
 

Irudia
Irudia
Irudia