Nork dio haurrek ezin dutela ongi pasatu ikasten duten bitartean?
Lorategiak, altxorrak eta jarduera bereziak museoetan familia osoarentzat. Hori guztia aurkituko duzu Iruñean. Ongi pasa dezakezu parkeetan barrena ibiliaz eta esploratzaile-koadernoa betez –Turismo bulegoan eskuragarri dago–. Takonerako lorategian, hiriko zaharrenean, zoo txiki bat dago. Eta Galaxiako Lorategiko jolas interaktiboaz, Planetarioaren ondoan, QR kode bat eskaneatuta, proposatzen diren hiru bidaia interaktiboetako edozein egin ahalko duzu: Izarren abentura, Planeten abentura eta Bidaia bat ezagutzen ez dugun horretarantz. Escape Bull jokoa entzierroaren ibilbidean barnako ihes-jokoa da, 16 pistarekin; baina altxorrak bilatzea gustatzen bazaizu, Iruñera heltzen diren bi geocaching ibilbide dituzu.
Halaber, hainbat museo eta interpretazio-zentro topatuko dituzu, edukiak txikienei hurbiltzeko proposamen didaktikoak eta jarduera dibertigarriak eskaintzen dituztenak, hala nola Nafarroako Museoa, Andre Maria Erreginaren Katedraleko Occidens bilduma, Ingurumen Hezkuntzako San Pedro Museoa eta Planetarioa.
Iruñetik oso gertu, Berriobeitin, Rocópolis, eskalada-zentro bat estalitako aireko abentura-parkearekin; Orikainen, Salting Iruña, ohe elastikoekin, eta Uharten, Izotz Jauregia, izotzezko pista batean patinatzeko.
Baserri-eskolak familiartean ongi pasatzeko beste aukera bat dira. Lizasoko Ultzama izenekoak, Iguzkungo Xuberoa eta Olloko Gure Sustraiak baserri-eskolak bisita gidatuak eta lantegiak eskaintzen dituzte asteburu oro eta jaiegunetan.
Museo eta erakusketak
Katedrala
‘Haurrendako katedrala’ erakusketa, txikienei gerturatzeko helburuz txikiagotu egin diren katedraleko 10 piezarekin.
Ingurumen Heziketarako San Pedro Museoa
Familia osoari aukera ematen dio Iruñerriko baliabide naturalei buruz gehiago jakiteko.
Nafarroako Museoa
Egokitutako materialak eskaintzen ditu haurrek ikasi eta ongi pasa dezaten bilduma bisitatu bitartean, egun batez museoko gidari bihurtuta.
Kanpo Jarduerak

Yamaguchi - Galaxiako Lorategia

Escape street - escape bull

Geocaching Nafarroan

Piraguismoa, Kayak eta SUP (Stand Up Paddle)

Bizikleta-ibilbideak eta bizikleta alokairuak
Goza ezazu Iruña eta Iruñerria, bizikleta-ibilbideak eginez. Bizikleta propiorik ez baduzu, badira alokairu-zerbitzua eskaintzen duten enpresak.