Hiriaren historiak eta garapenak berdegunez eta zuhaitzez betetako herria eraikitzea ekarri du, bertan ondare kulturalak eta hiri-izaerak bat egiten dutelarik. Iruña parkez eta lorategiz betetako hainbat hektareek hiri berdea bilakatzen dute eta hiriko parkeetan eta kaleetan zuhaitz berezi eta interesgarriak baditu ere. Hirian dauden 60.000 zuhaitzek eta 300 hektarea betetzen dituzten berdeguneek Iruñeko azaleraren % 15 okupatzen dute. Zalantzarik gabe, horrek guztiak bizikalitate hobe baten alde egiten du, eta kirol-jarduerak, aisialdikoak eta ingurumenaren ezagutzarekin lotutakoak sustatu egiten ditu.
Harresien eraispenak Iruña zabaltzea ahalbidetu zuen, baita hirigintzaren kontzeptu berri bat sortzea ere, lehen aldiz bere baitan bilduko zuen lorategien diseinua, hala nola estilo modernistako Media Luna eta Takonerarena.
Lehenengo Zabalgunea Ziudadelaren inguruan garatu zen eta Ziudadela bera, Gaztelugibel izenekoa den gerriko berde batez inguratua dago.