Iruña San Fermin da

 

XII. mendekoak dira San Ferminen omenezko festei buruz ezagutzen diren albisterik antzinakoenak. Haietan, santuaren erlikia bat lekuz aldatu zenekoa aipatzen da, Amiensetik (Frantzia) Iruñera, 1186. urtean. Erdi Aroko testuingurua kontuan harturik, pentsatzekoa da horrek bultzatu zuela santuarekiko jaiera Iruñeko biztanleen artean. Gero, Santuaren martirioa oroitzeko ekitaldi erlijiosoei hirian urtean zehar ospatzen ziren beste zenbait ekitaldi gehitu zitzaizkien, hala nola hazienda-azoka eta zezen-jaialdi batzuk. Denborak aurrera egin ahala, izaera herrikoia duten osagai horien batuketaren ondorioz, herritarren protagonismoa gero eta handiago bilakatu zen, gaur egungo sanferminetara iritsi arte, non jendea baita festaren protagonista nagusia eta motorra.

 

Kontsulta ezazu 2024ko San Ferminetako egitarau ofiziala HEMEN

ZERK EGITEN DITU SAN FERMINAK HAIN FESTA BEREZIAK?

Guztientzako jaiak

Zer Egin: San Fermin 365