6301 erakusten - 6315@guztira
Iruñeak 6,8 milioi euro inbertituko ditu Alde Zaharreko kirol-zuzkiduretan: Aquavoxa kirol anitzeko gune bihurtuko da eta Domingotarren ikastetxeko bi pistak homologatuko dira
Aquavox San Agustín Iruñeko Udalak Alde Zaharreko kirol-instalazio eta -ekipamenduaren gabeziari aurre eginen dio, dagoeneko dauden bi azpiegituretan jarduketak barne hartuko dituen kirol-zuzkiduren plan baten bitartez. Alde batetik, San Agustin Aquavoxa kirol anitzeko gune bihurtuko da eta, bestalde, Iruñeko Domingotarren ikastetxeko kirol-pistak egokituko dira eta erabilera-ordutegia luzatuko da. Jarduketa...Anelier pasealekuko amaieran berrurbanizazio-lanak eginen dira urritik aurrera: berdegune berriak sortu eta 252 etxebizitza eraikiko dira, horietatik erdia babestuak
Iruñeko Udalak Arrotxapeko Anelier pasealekuaren urbanizazioa osatzeko prozedura bultzatuko du aurten. Proposamena honako hau da: 252 etxebizitza sustatzea (horietatik erdia babestuak), berdegune eta zuhaitz-eremu berriak garatzea pasealekuaren hegoaldean, merkataritza-zonak sortzea eraikin berrietako beheko solairuetan, zuzkidura-lokal berriak beheko solairuan (1.600 m2) eta aparkaleku-sistemaren berrantolaketa, auzoko bizilagunendako 400 eta 500 plaza bitarte...Nafarroako Larrialdietako zuzendariordetzak eman die hasiera sanferminei: bi eskuz jaurti dute txupinazoa, osasun arloko langileen lana balioesteko
2026ko sanferminak abian dira jada, Nafarroako Larrialdietako zuzendariordetzako langileen eskutik. Clint Jean Louis Fernández mediku eta Larrialdietako zuzendariordeak eta Araceli Sergio Aguilera Tafallako ZIU mugikorreko erizainak batera piztu dute urtean gogo handienez espero den suziria, bederatzi eguneko jaiei hasiera emanez. Bi osasun-langileak Itsaso Sexmilo Aymara eta Miren Oscáriz Ojer lankideekin...Iruñeko Udalak hamabi jarduera programatu ditu sanferminetan, musikalak eta haurrei zuzenduak, hiriko hamar auzotan
actividades barrios Sanferminetako jarduera-eremua zabalduko da datozen egunotan, eta hamar bat auzotan jende ororendako musika- eta umore-emanaldiak eta haurrendako lantegiak eta jolasak eginen dira. Iruñeko Udalak aurten ere, jaia hiriaren erdigunetik deszentralizatzearen eta auzoetara hurbiltzearen aldeko apustua egin du, ahalik eta pertsona gehienek jarduerez gozatu ahal izateko. Sanferminetan, uztailaren...Sound Fermín zikloaren barruan, DJen saioek eta irrati-formulako festek gauak girotzen dituzte Foruen plazan
Sound Fermín Foruen plaza aire libreko diskoteka handi bihurtuko da aurten ere: gazteei zuzenduta dago, 23:30etik 01:45era, Sound Fermin zikloaren barruan. Uztailaren 6tik (astelehena) 13ra, estatuko eta nazioarteko DJen saioak eta irrati-formulako festak uztartzen dira; azken horiek Megastar, Euskadi Gaztea, Europa FM, Loca Urban eta Los 40 Urban irratiek...Sanferminetako lehen lau egunetan % 27k gehiagok erabili du garraio publikoa: 945.884 erabiltzailek, hain zuzen ere
sanfermines Sanferminen erdialdean, datu estatistikoek jai egun hauen nondik norako txiki bat egiteko balio dute, eta informazio garrantzitsua ematen dute Iruñerriko garraioaren, garbitasunaren, aurkeztutako salaketen eta galdutako gauzen inguruan, hiriaren egora zehazte aldera. Hasteko, Iruñerriko Hiri Garraioa bidaiari gehiagok erabili du nabarmen, 2025eko lehen lau egunekin alderatuta. Orduko hartan...Gazteluko plazako sexu-erasoei buruzko argibide-guneak 9.768 pertsona artatu eta sentsibilizatu ditu jaietako egun hauetan, 2025eko sanferminetan baino % 23,4 gutxiago
Gazteluko plaza eraso sexisten gaineko sentsibilizazioaren epizentroa da aurten ere. Joan den uztailaren 5ean ireki zen argibide-gunea, zeina erreferentzia bihurtu baita udal baliabideak kontsultatzeko eta ‘Pamplona libre de agresiones sexistas / Eraso sexistarik gabe, Iruña aske’ kanpaina ikusarazten duten pinak, eranskailuak eta sustapen-materiala lortzeko. Jaietako egun hauetan 9.768 pertsona pasa...Sokatirako San Fermin 4 x 4 Txapelketa mistoa, Emakume aizkolarien erakustaldia eta Giza proba dira asteleheneko herri-kiroleko proposamenak
Foruen plazan, astelehenean eta asteartean, goizeko 11:00etan, herri kirolen programako azkeneko bi egunak abiatuko dira. Hitzordua ohi baino ordubete lehenago egin da aurten, tenperatura altuak direla eta, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Herri Kirol Federazioak lankidetzak antolatu dute eta hainbat modalitate eta kategoriako txapelketak, erakustaldiak eta torneoak barne hartzen ditu. Sarrera...Herritarren botoen bidez erabakiko da, beste urte batez, publikoaren saria Su Artifizialen Nazioarteko XXV. Lehiaketako bildumarik onenari
Gaur gauean jaurtiko da Sanferminetako Egile Su Artifizialen Nazioarteko XXV. Lehiaketako azken bilduma piroteknikoa. Orduan, zoria jadanik jokatuta egonen da eta aurtengo edizioko epaimahai teknikoak erabakiko du nork merezi duen Urrezko San Fermina, Zilarrezko San Fermina eta Brontzezko San Fermina. Herritarrek ere badute bere rola lehiaketa honetan, izan ere, beren...Smart Iruña Lab
Smart Iruña Lab ‘hiri adimendun’ kontzeptua oinarri hartuta bost proiektu pilotu hautatuko dituen programa bat da. Proiektu horiek modu esperimentalean probatuko dira hirian bertan. Bigarren edizio baterako deia egin da, ekintzaileei eta enpresei zuzenduta dago, baldin eta irtenbide berritzaile eta ez-komertzial bat badute, Iruñeak dituen jasangarritasun- eta bizigarritasun-erronkei modu berritzaile...Gaztediaren Etxean ‘Ongizate-goizak’ zikloaren lehenengo lantegia eginen da asteazkenean: 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta sarrera librea du
autoestima Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Psikologikoak doako sei lantegi antolatu ditu uda honetarako, 14 eta 30 urte bitarteko gazteak, beren osasuna, autoestimua eta hainbat trebetasun sozial lantzen ondo sentitu daitezen. Proposamenak Ongizate-goizak izena du eta sei saiok osatzen dute: 11:30etik 13:00etara eginen dira hurbileko giro dinamikoan. Ez da beharrezkoa aurrez...Iruñeko Udalak aurrez aurreko arreta mantentzen du gizarte zerbitzuetan eta Udaltzaingoan, eta telefono bidezkoa, ohiko ordutegian, 010aren bidez
Fachada Iruñeko Udalak honako zerbitzu hauetan mantenduko du aurrez aurreko arreta: gizarte-zerbitzuak, Udaltzaingoa eta Zapatería kalea 40ko erregistroa. Horrez gain, telefono-arreta (010 – 948 420 100) eta arreta telematikoa ( www.pamplona.es ) ere emanen ditu. Martxoaren 14an Alarma Egoera dekretatu zenetik bi aste igaro direlarik, eta ezinbesteko ez diren...Udalak aldi baterako debekatu du Mercairuñan partikularrei saltzea, koronabirusaren hedapenari aurre egiteko babes-neurri gisa
Mercairuña Mercairuñako fruta-, barazki- eta arrain-merkatuek ezin izanen diete produkturik saldu kontsumitzaile eta partikularrei. Horixe erabaki du Iruñeko Udalak, “handizkako elikagai-establezimendu bati galdatzen ahal zaion osasun-bermea” ziurtatzeko neurri gisa. Alkatetzako ebazpen bidez hartu da erabakia, COVID-19 koronabirusaren hedapena ekiditea jomuga hartuta. Mercairuña Iruñerrian elikagai galkorrak handizka banatzea errazteko...Familiarteko antzerkia euskaraz, larunbatean, Iturramako Civivoxean, Producciones Maestras konpainiaren Martinaren parke fantastikoa antzezlanarekin
Teatreves. Antzerki-arratsaldeak zikloaren bigarren ikuskizunaren txanda izango da larunbatean, Iturramako Civivoxean, oraingoan haur eta familiendako. Producciones Maestras konpainiak Martinaren parke fantastikoa taularatuko du, bi emanalditan, 12:00etan eta 18:00etan. Sarrerak 3 euroan daude salgai, eta Civivoxean bertan eros daitezke, edo Interneten bidez, www.pamplona.es edo www.pamplonaescultura.es webguneetan. Antzezlanak Martinaren istorioa kontatzen digu,...Iruña Ekintzaile programak banakako mentoretzak eskainiko ditu doan, hiriko saltokiei babesa eman eta merkataritza-sektorea sendotzeko
Pamplona Emprende Iruñeko Udalak eta Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroak (CEIN) lankidetzan sustatzen duten Iruña Ekintzaile programak aktibo dauden saltokiei, ekintzaileei eta merkataritza-sektorera sartzeko interesa duten proiektuei zuzendutako banakako mentoretza-ildo berria abiatu du. Ekimen horren bidez, negozio bakoitzari egokitutako laguntza praktikoa eskaini nahi da, tokiko merkataritzaren lehiakortasuna, jarraitutasuna eta...