Sokatirako San Fermin 4 x 4 Txapelketa mistoa, Emakume aizkolarien erakustaldia eta Giza proba dira asteleheneko herri-kiroleko proposamenak

Sokatirako San Fermin 4 x 4 Txapelketa mistoa, Emakume aizkolarien erakustaldia eta Giza proba dira asteleheneko herri-kiroleko proposamenak
Foruen plazan, goizeko 11:00etatik aurrera, herri kirolen programako azkeneko bi egunak abiatuko dira

Foruen plazan, astelehenean eta asteartean, goizeko 11:00etan, herri kirolen programako azkeneko bi egunak abiatuko dira. Hitzordua ohi baino ordubete lehenago egin da aurten, tenperatura altuak direla eta, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Herri Kirol Federazioak lankidetzak antolatu dute eta hainbat modalitate eta kategoriako txapelketak, erakustaldiak eta torneoak barne hartzen ditu. Sarrera librea da eta jarduerak jende orori zuzenduta daude.

Gaur, astelehenarekin, programak Sokatirako San Fermin 4 x 4 Txapelketa mistoa du ardatz, eta Antsoain eta Araxes taldeek parte hartu dute. Halaber, giza proba txapelketa eta erakustaldia ere antolatu dira, Unai Bertizez (Sunbilla), Raul Zelaietak (Barañain), Julen Kañamaresek (Arostegi) eta Iker Goldarazenak (Berriozar) parte hartuko dute, eta 440 kiloko harria eraman beharko dute. Erakustaldian, Joseba Sánchezek (Leitza) 1.100 kiloko harria eramanen du arrastaka. Goizari amaiera emateko, emakume aizkolarien erakustaldia eginen dute, bikoteka, Nerea Sorondok, Irati Astondoak, Uxue Ansorregik eta Xanta Sousak.

Asteartean, festetako azken egunean, Gizon ingude-jasotzaileen Nafarroako Txapelketa eginen da eta honako hauek parte hartuko dute: Josetxo Urrutia (Leitza), Aleix Pedrosa (Bera), Xabier Altuna (Suarbe), Aitor Oiarbide (Etxarri Aranatz) eta Alex Fernandez (Iruña). Erronkaren helburua ahalik eta altxaldi gehien egitea da, 18 kiloko pisua duen ingudearekin. Asteartean ere, Emakume ingude-jasotzaileen Nafarroako Txapelketa ere antolatu dute: Maika Ariztegik (Ituren), Leire Arraztoak (Irurita) eta Nerea Argüellesek (Altsasu) ahalik eta altxaldi gehien eginen dituzte 9 kiloko ingudearekin. Hitzordua osatzeko motozerrarekin egindako egurrezko figuren erakustaldia eginen du Mikel Lasartek (Azpirotz).


2026KO HERRI-KIROLAK. FORUEN PLAZA. UZTAILAREN 14RA ARTE. 11:00ETAN

•    Uztailak 13, astelehena
o    Sokatiralarien 4 x 4 San Fermin Txapelketa (mistoa)
o    Aizkolarien erakustaldia (emakumeak)
o    Giza proba

•    Uztailak 14, asteartea
o    Ingude-jasotzaileen Nafarroako Txapelketa (gizonak eta emakumeak)
o    Motozerraz egindako egurrezko figurak

 

¿Te ha sido útil esta página?