

Smart Iruña Lab ‘hiri adimendun’ kontzeptua oinarri hartuta bost proiektu pilotu hautatuko dituen programa bat da. Proiektu horiek modu esperimentalean probatuko dira hirian bertan. Bigarren edizio baterako deia egin da, ekintzaileei eta enpresei zuzenduta dago, baldin eta irtenbide berritzaile eta ez-komertzial bat badute, Iruñeak dituen jasangarritasun- eta bizigarritasun-erronkei modu berritzaile eta eraginkorrean erantzuteko.
Hautatutako ekimenek honako onura hauek izango dituzte: komunikazio-ekitaldietan parte hartzea haien proiektuak aurkezteko, proiektu pilotua neurrira diseinatu eta Iruñean entseatzea, proiektuaren garapenaren feedback-a jasotzea, proiektu berritzaileekin lotutako prestakuntza-saioak eta banakako zein taldekako aholkularitza, negozio-ereduak ikertu eta optimizatzeko.
3. EDIZIOA
- Programan parte hartzeko oinarri arautzaileak626.54 KB
- Izena emateko fitxa279 KB