Herritarren botoen bidez erabakiko da, beste urte batez, publikoaren saria Su Artifizialen Nazioarteko XXV. Lehiaketako bildumarik onenari

Herritarren botoen bidez erabakiko da, beste urte batez, publikoaren saria Su Artifizialen Nazioarteko XXV. Lehiaketako bildumarik onenari
www.sanferminespamplona.es/eu webgunearen bidez, Kondestable Civivoxean eta Turismo Bulegoan bozkatzen ahal da



Gaur gauean jaurtiko da Sanferminetako Egile Su Artifizialen Nazioarteko XXV. Lehiaketako azken bilduma piroteknikoa. Orduan, zoria jadanik jokatuta egonen da eta aurtengo edizioko epaimahai teknikoak erabakiko du nork merezi duen Urrezko San Fermina, Zilarrezko San Fermina eta Brontzezko San Fermina. Herritarrek ere badute bere rola lehiaketa honetan, izan ere, beren botoen bidez erabakiko da ikusleen saria.

Uztailaren 6an abiatutako herri-bozketaren bidez edozeinek baloratu ditzake bildumak eta 1etik 10era bitarteko puntuazioa eman. Bozketa jaiak amaitu eta aurreikusitako bilduma guztiak jaurtitzen direnean amaituko da. Bozketan www.sanferminespamplona.es/euwebgunearen bidez parte hartzen ahal da, edo, aurrez aurre, Kondestable Civivoxean eta Turismo Bulegoan. Behin bakarrik ematen ahal da botoa bilduma bakoitzeko. Hala ere, sistema telematikoak aurreko egunetako botoa aldatzeko aukera emanen du.

Datu pertsonalak eman behar dira, herri-bozketan parte hartzen dutenen artean hainbat sari zozketatuko dira eta. Zozketaren emaitza jaiak amaitu eta egun batzuk geroago emanen da ezagutzera eta sariak banatzeko ekitaldi bat antolatuko da. Sanferminetako Egile-su Artifizialen Nazioarteko XXV. Lehiaketaren babesleak dira Eroski eta Diario de Navarra.

EGILE SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO XXV. LEHIAKETA. 2026KO SANFERMINAK

•    Uztailak 6, astelehena
o    Ikuskizuna: Con afouteza nos Sanfermíns (Adorez sanferminetan). Hugo Salgado Álvarez. Su-etxea: Pirotecnia Fuegos Artificiales Josman (Ourense)

•    Uztailak 7, asteartea
o    Ikuskizuna: Navarra brilla en el cielo (Nafarroak zeruan dirdira egiten du). César López Lana. Su-etxea: Pirotecnia San Fermin (Iruña)

•    Uztailak 8, asteazkena
o    Ikuskizuna: Memorias de pólvora y color (Bolboraz eta kolorez betetako memoriak). Jorge Caballer Villacañas. Su-etxea: Pirotecnia Hermanos Caballer pirotécnicos (Castelló)

•    Uztailak 9, osteguna
o    Ikuskizuna: Igneus. Luis Brunchú Martí. Su-etxea: Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza)

•    Uztailak 10, ostirala
o    Ikuskizuna: Rhapsody. José Manuel Sánchez Calderón. Su-etxea: Pirotecnia Sánchez (Jaén)

•    Uztailak 11, larunbata
o    Ikuskizuna: Mirabilis: Uma noite iluminada! (Mirabilis: Gau argiztatua!). Roni Santos. Su-etxea: Fogos de Artifício Pirocenter (Brasil)

•    Uztailak 12, igandea
o    Ikuskizuna: Arima. Tere Rey García. Su-etxea: Pirotecnia Valenciana (Valentzia)

•    Uztailak 13, astelehena
o    Ikuskizuna: Ecos (Oihartzunak). Lina Guedes. Su-etxea: Pirotecnia Duarte (Portugal).

•    Uztailak 14, asteartea
o    Ikuskizuna: Serenidad feroz (Lasaitasun basatia). Luis Dospiritusanto García. Su-etxea: Xaraiva (Ourense)

¿Te ha sido útil esta página?