Sound Fermín zikloaren barruan, DJen saioek eta irrati-formulako festek gauak girotzen dituzte Foruen plazan

Sound Fermín zikloaren barruan, DJen saioek eta irrati-formulako festek gauak girotzen dituzte Foruen plazan
Gazteek uztailaren 6tik 13ra bitarte hitzordua dute bertan: 23:30etik aitzina, estatuko eta nazioarteko DJak eta irratien proposamen berriak entzungai
Sound Fermín

 

Foruen plaza aire libreko diskoteka handi bihurtuko da aurten ere: gazteei zuzenduta dago, 23:30etik 01:45era, Sound Fermin zikloaren barruan. Uztailaren 6tik (astelehena) 13ra, estatuko eta nazioarteko DJen saioak eta irrati-formulako festak uztartzen dira; azken horiek Megastar, Euskadi Gaztea, Europa FM, Loca Urban eta Los 40 Urban irratiek prestatu dituzte, besteak beste. Agertokia su artifizialak bukatu ondoren aktibatzen da, eta saioek 135 minutu irauten dute.

Egun pil-pilean dauden musika-proposamenak bilatu dira Sound Fermin programa osatzeko; gainera, emakume eta gizonen kopurua orekatua da, eta euskarazko eta gaztelaniazko proposamenak barne hartzen dira. Gaur (astelehena), Lucia Salas & JBeren DJ eta ekoizleek emanen diote hasiera programari: haien moldakortasunagatik dira ezagunak, genero urbanoak, reggaetona, dancea, pop komertziala eta irrati-formula uztartzen baitituzte. Asteartean, berriz, Jorge Cremades DJaren txanda da: eduki-sortzailea izateagatik ezaguna, tarte batez ongi pasatze aldera, berak hautatutako musika-show bat proposatzen du, eta ikus-entzuleekin elkarreraginean arituko da.

Eta asteazkenean, Megastar jai handia Cope irratiko DJ Guillem Climenten eskutik; ostegunean, berriz, irrati-formulako beste jai bat, Oihan Vega eta Euskadi Gaztearen eskutik. Ostiralean, Europa FM-ri dagokio programa antolatzea, Uri Farré-ren (Onda Cero) eskutik; larunbatean, Loca Urban jai handiaren txanda izanen da, eta igandean, Los 40 Urban-en jaia, Ramsés López El Faraón-en eskutik (Ser), zeina musika-irratiko goizeko programaren gidaria baita.

Sound Fermin zikloari amaiera emateko, Patiwik DJ saio bat eskainiko du.
 

SOUND FERMIN 2026. FORUEN PLAZA. UZTAILAK 6 – 13. 23:45 – 00:45

  • Uztailak 6, astelehena: Lucia Salas & J.Beren.

  • Uztailak 7, asteartea: Jorge Cremades.

  • Uztailak 8, asteazkena: Megastar jai handia DJ Guillem Climenten eskutik.

  • Uztailak 9, osteguna: Euskadi Gaztea. Oihan Vega.

  • Uztailak 10, ostirala: Europa FM, Uri Farréren eskutik.

  • Uztailak 11, larunbata: LOCA URBAN jai handia.

  • Uztailak 12, igandea: Los 40 urban, Ramsés López "El Faraón"-en eskutik.

  • Uztailak 13, astelehena: Patiwi

¿Te ha sido útil esta página?