Gaztediaren Etxean ‘Ongizate-goizak’ zikloaren lehenengo lantegia eginen da asteazkenean: 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta sarrera librea du

Gaztediaren Etxean ‘Ongizate-goizak’ zikloaren lehenengo lantegia eginen da asteazkenean: 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta sarrera librea du
Sei lantegiak uztailaren 22tik abuztuaren 12ra bitarte eginen dira, 11:30etik 13:00etara, eta norberaren ongizatearen eta ongizate sozialaren inguruko gai garrantzitsuak landuko dira
autoestima

 

Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Psikologikoak doako sei lantegi antolatu ditu uda honetarako, 14 eta 30 urte bitarteko gazteak, beren osasuna, autoestimua eta hainbat trebetasun sozial lantzen ondo sentitu daitezen. Proposamenak Ongizate-goizak izena du eta sei saiok osatzen dute: 11:30etik 13:00etara eginen dira hurbileko giro dinamikoan. Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea eta sarrera librea da.

Asteazkenean eginen da lehenengo saioa eta gatazkak haserretu gabe nola kudeatu azalduko dute; abuztuaren 5ean, berriz, dibertsitate afektibo eta sexualari buruzko beste saio bat eginen da: biak euskaraz emanen dira. Lehenengo proposamen horretan, hainbat trebetasun landuko dira, hala nola entzute aktiboa eta enpatia,besteen ikuspegia ulertzen eta bakoitzak sentitzen duena eta pentsatzen duena, lasaitasunez eta inor eraso gabe adierazten ikasteko. Komunikazio adeitsuaren eta eraginkorraren oinarriak ezartzea da helburua. Bigarren lantegiaren asmoa, berriz, harreman kontzienteago, libreago eta adeitsuagoak sustatzea da.

Gainontzeko lantegiak gaztelaniaz eginen dira. Horietako batean osasun fisiko eta mentala indartzeko estrategiak landuko dituzte, eta  gure bizi-estiloak gure premia fisiko eta psikologikoei erantzuten dien aztertuko dute; beste batek autoestimu osasuntsua eraikitzea izanen du xede, geure burua beste pertsonekin alderatu gabe; azken-aurreko saioan zenbait eskaintzatarako balioko duen curriculum argia eta erraza prestatuko da, eta azkenekoak trebetasun “bigun” edo sozioemozional deiturikoak izanen ditu ardatz, profil pertsonala eta profesionala indartzen dutenak.


ONGIZATE-GOIZAK: PSIKOLOGIA PRAKTIKOA. 11:30 – 13:00

  • Uztailak 22, asteazkena: Nola kudeatu gatazkak haserretu gabe (euskaraz)

  • Uztailak 27, astelehena: Nola indartu geure osasun fisikoa eta mentala

  • Uztailak 29, asteazkena: Nola eraiki autoestimu osasungarria

  • Abuztuak 5, asteazkena: Dibertsitate afektibo eta sexualari buruzko lantegia (euskaraz)

  • Abuztuak 10, astelehena: Nire lehenengo curriculuma

  • Abuztuak 12, asteazkena: Trebetasun bigunak, trebetasun garrantzitsuak

¿Te ha sido útil esta página?