
Sanferminetako jarduera-eremua zabalduko da datozen egunotan, eta hamar bat auzotan jende ororendako musika- eta umore-emanaldiak eta haurrendako lantegiak eta jolasak eginen dira. Iruñeko Udalak aurten ere, jaia hiriaren erdigunetik deszentralizatzearen eta auzoetara hurbiltzearen aldeko apustua egin du, ahalik eta pertsona gehienek jarduerez gozatu ahal izateko.
Sanferminetan, uztailaren 8tik 13ra, eguneko bi jarduera eginen dira, 13:00etan eta 18:00etan, hiriko auzoetako plaza eta parkeetan: Txantrea, Mendillorri, Ermitagaña-Mendebaldea, Etxabakoitz, Azpilagaña, Iturrama, Donibane, Buztintxuri, Lezkairu eta Sanduzelai. Eguerdian, emanaldi-musikalak izanen dira nagusiki eta, arratsaldean, haurrei zuzenduta egonen dira. Auzoetan erdialdeko kokapenak bilatu dira, bizilagunen bizitza sozialerako esanguratsuak.
Uxue eta Aitorren kontzertuak emanen dio hasiera programazioari, 13:00etan, Txantreako Arriurdiñeta plazan. Uztailaren 9an, Ipar Etxabakoitzen jota-erronda bat eginen da eta Remiro de Goñi kalearen atzealdetik abiatuko da. Uztailaren 10ean (ostirala), Ardanbera fanfarrea Azpilagañako Manuel Turrillas plazatik abiatu eta auzoan zehar ibiliko da. Larunbatean Txutxin Ibañezen emanaldia izanen da Iturramako boulebarrean eta igandean Haizaldi gaiteroak abiatuko dira Azueloko Monasterioaren plazatik. Astelehenean, programari amaiera emanen dio Zugardi Rag Band taldeak, Yamaguchi plazan.
Arratsaldeetan, Birjolastu guneko jarduerak uztailaren 8an izanen dira Mendillorriko Aintziraren parkean, 9an Buztitxuriko Erraldoien plazan, 10ean Yamaguchi parkean, 11n Lezkairuko Maravillas Lamberto plazan, 12an Txantreako Irubide parkean eta 13an Sanduzelaiko Mari Ganuza parkean.
Haurrendako gune horiek 18:00etatik 21:00etara irekiko dira, azken egunean izan ezik, 20:30ean itxiko baitira.
2026KO SANFERMINAK. AUZOETAKO JARDUERAK
Uztailak 8, asteazkena
13:00. Musika-emanaldia. Uxue eta Aitor. Arriurdiñeta plaza (Txantrea)
18:00. Birjolastu. Aintzirako parkea (Mendillorri). Haurrendako jolasgunea. 21:00ak arte
Uztailak 9, osteguna
13:00. Jota-erronda. Erriberakoak. Irteera Remiro de Goñi kalearen atzealdetik (Etxabakoitz).
18:00. Birjolastu. Erraldoien plaza (Buztintxuri). Haurrendako jolasgunea. 21:00ak arte
Uztailak 10, ostirala
13:00. Musika-animazioa. Ardanbera fanfarrea. Irteera Manuel Turrillas plazatik (Azpilagaña).
18:00. Birjolastu. Yamaguchi parkea (Ermitagaña-Mendebaldea). Haurrendako jolasgunea. 21:00ak arte
Uztailak 11, larunbata
13:00. Musika-emanaldia. Txutxin Ibañez. Iturramako bulebarra (Iturrama)
18:00. Birjolastu. Maravillas Lamberto plaza (Lezkairu) Haurrendako jolasgunea. 21:00ak arte
Uztailak 12, igandea
13:00. Musika-animazioa. Haizaldi gaiteroak. Irteera Azueloko Monasterioaren plazatik (Donibane).
18:00. Birjolastu. Irubide parkea (Txantrea). Haurrendako jolasgunea. 21:00ak arte
Uztailak 13, astelehena
13:00. Musika-emanaldia. Zugardi Rag Band. Yamaguchi plaza (Ermitagaña-Mendebaldea).
18:00. Birjolastu. Mari Ganuza parkea (Sanduzelai). Haurrendako jolasgunea. 20:30era arte