San Pedro Etxe-Multzoan birgaitu diren beste hamahiru etxebizitza gehitu dira aterpe-premian dauden pertsona eta familia-unitateei bideratutako udal-etxebizitzen poltsara

San Pedro Etxe-Multzoan birgaitu diren beste hamahiru etxebizitza gehitu dira aterpe-premian dauden pertsona eta familia-unitateei bideratutako udal-etxebizitzen poltsara
Hamahiru etxebizitza horiek erabat berritzeak 700.000 euro inguru jo du
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Azken hilabeteetan, Iruñeko Udalak Arrotxapeko San Pedro Etxe-Multzoko beste hamahiru udal-etxebizitzen birgaitzea bukatu du aterpe-premiako egoeretara zuzentzeko xedez. Jarduketa horien aurrekontua, guztira 700.000 eurokoa da, eta bi kontraturen bidez egin dira. Herritarren Aferen Batzordeak gaur goizean bisitatu du San Pedro Etxe-Multzoko sei etxebizitzako bloke bat. Bertan 40ko hamarkada amaierako etxebizitza horietan egindako erabateko zaharberritzeen xehetasunen berri izan dute.

Sei etxebizitza horietan 385.998,83 euro inbertitu dira, enplegu-zentro berezientzat edo laneratze enpresentzat erreserbatutako kontratuan, eta Servicios Inserlantxo SL enpresari esleitu zitzaion. Blokean sei etxebizitza daude, behean eta bi solairutan banatuta, eta 60 metro koadrotik gorako azalera dute, hiru logela, egongela, sukaldea eta komunarekin. Zaharberritutako beste zazpi udal-etxebizitzak Marcelo Celayeta etorbideko eta San Pedro Etxe-Multzoko hainbat portaletan daude. Kasu honetan, 302.618,27 euro inbertitu ziren, Ingeman SA eta Belate Servicios Integrales SL enpresek gauzatu zituzten bi sortatan. Etxebizitza horien azalera eta banaketa bisitatuko etxeen ia berbera da.

Etxebizitza bakoitzean, sukaldea eta komuna guztiz berritu dira, adreilu soileko trenkadak bota eta haien ordez adreilu hutsekoak eta pladurrekoak jarrita, hala behar izanez gero. Kanpoko arotzeria ordezkatu da aluminiozkoa den eta zubi termikoaren haustura duen batengatik, eta alikatatu eta zoladura berriak jarri dira. Hornidura-instalazioak, elektrizitatea, gasa eta ura kasu, indarrean dagoen araudiari egokitu zaizkio, eta etxebizitzak berokuntza sistemaz hornitu dituzte.

San Pedro Etxe-Multzoan Iruñeko Udalaren jabetzakoak diren 42 portale eta 235 udal-etxebizitza daude. 2015. urtetik, Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorretik 160 etxebizitza birgaitu dira guztira, azken hilabeteetan bukatutako hamahiruak barne. Horiei hamar gehiago gehitu beharko zaizkie, duela bi aste horiek zaharberritzeko lizitazioa egin baitzen. Hori horrela, urtearen amaieran 170 izanen dira zaharberritutako etxebizitzak eremu horretan. Udal zerbitzuek ere, hala nola, Lantegi Eskolek, Gizarte-enpleguak eta Etxebizitza Bulegoak lan txikiak egin dituzte beste etxebizitza batzuetan, bizigarritasun-baldintza egokietan uzteko.

Lizitazioa hamar etxebizitza gehiago zaharberritzeko San Pedro Etxe-Multzoan

Apirilaren 12an Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak San Pedro Etxe-Multzoan hamar etxebizitza berritzeko lizitazioa onetsi zuen; lanak ekainean hastea aurreikusita dago, 516.977,97 euroko aurrekontuarekin. Berritze-lan hauek Navarra Suma eta Iruñeko Udaleko Sozialistak udal-taldeek lortutako aurrekontu-akordioaren parte dira. Udal-etxebizitzak birgaitzeko aurreikusitako 916.331 euroko partida 500.000 euroan handitu zen aterpe-premiarako birgaitzeko, eta aurrekontu-akordioaren ondoren, 1,4 milioi eurora iritsi zen.

San Pedroko udal-etxebizitzetan zaharberritzeak egiteko gainerako esku-hartzeetan bezala, sukaldea eta komunak, zoladurak, alikatatuak, barneko eta kanpoko arotzeriak, instalazioak, hornidurak eta abar berrituko dira, bizigarritasun-baldintza egokietan egon daitezen gizarte helburuetarako erabiltzeko, hala nola, aterpe-premia edo zaurgarritasun egoeretarako, edo gazte-alokairurako.

¿Te ha sido útil esta página?