Agenda 21 Nazio Batuek 1992. urtean onetsitako jarduketa-plana da, eta haren helburua XXI. mendean garapen jasangarria lortzea da. Garapen jasangarriak "egungo beharrak asetzen ditu, etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak asetzeko ahalmena arriskuan jarri gabe". Horrek berekin dakar gizarte- eta ekonomia-garapen bidezkoa, solidarioa eta zuzena lortzea, naturako baliabideak errespetatu eta zaintzen dituena.

Iruña engaiatua dago garapen jasangarriarekin 1998az geroztik, Iruñeko Udalak Europako hirien Iraunkortasunaren aldeko Gutuna (Aalborg-eko Gutuna) izenpetu zuenetik. Horrek, hain zuzen, bere Agenda 21 garatzea ekarri du: Iruñeko Toki Agenda 21.

Iruñeko Ingurumenerako Ekintza Planean eta jasangarritasun-adierazleetan ikusten da prozesu hori

Logo