Matrikula egin daiteke jada Arantzadiko kirolgunean abuztuan eginen diren haurrendako igeriketa-ikastaroetan

Matrikula egin daiteke jada Arantzadiko kirolgunean abuztuan eginen diren haurrendako igeriketa-ikastaroetan
2017an edo lehenago jaiotako haurrei zuzenduta daude eta abuztuaren 1etik 19ra bitarte eginen dira

Iruñeko Udalak bost urtetik gorako haurrendako igeriketa-ikastaroak eskainiko ditu abuztuan Arantzadiko kirolgunean. Ikastaroak abuztuaren 1etik 19ra bitarte eginen dira, arratsaldez. Interesa dutenek Nafarroako Igeriketa Federazioaren 948 22 72 79 telefonoaren edo http://www.fnn-nif.com/cursos/infantil webgunearen bidez eman beharko dute izena. Lekua eskuratu ahal izateko beharrezkoa izanen da 2017an edo lehenago jaio izana. Izen-emateak eskaerak egindako hurrenkeran eginen dira ikastaro bakoitzeko leku guztiak bete arte.

Bost ikastaro ezberdin aurreikusi dira, hastapeneko 1. mailako bi, hastapeneko 2. mailako beste bi eta hobekuntzako bat. Eskolek ordu erdi iraunen dute egunero, eta 16:30etatik 18:30era bitarte eginen dira, mailen arabera. Maila haur bakoitzak uretan ibiltzeko duen gaitasunaren arabera aukeratu beharko da. Izan ere, monitoreek haurrak mailaz aldatzen ahalko dituzte uretan ibiltzeko duten gaitasunaren arabera.

Ikastaroek 80 euro balioko dute, eta Arantzadiko kirolgunean abonatutako pertsonendako prezioa 70 eurokoa izanen da. Abonatuta ez daudenen kuotak eskubidea ematen du ikastaroan parte hartzeko, ez gainontzeko instalazioak erabiltzekoa. Jarduera astelehenetik ostiralera eginen da, abuztuaren 1etik 19ra bitarte. Edonola ere, abuztuaren 15a, astelehena, jaieguna da, beraz, ez da eskolarik izanen.

¿Te ha sido útil esta página?