‘Topaketen ondoren’ erakusketak erakusketa kolektibo bat eskaintzen du ekitaldi horrek artista-belaunaldi baten ibilbidean izan zuen eraginari buruz

‘Topaketen ondoren’ erakusketak erakusketa kolektibo bat eskaintzen du ekitaldi horrek artista-belaunaldi baten ibilbidean izan zuen eraginari buruz
Erakusketa Ziudadelako Arma Aretoaren lehen solairuan ikus daiteke, urtarrilaren 8ra bitarte
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

‘Topaketen ondoren’ erakusketa ikusgai egonen da, irailaren 30etik urtarrilaren 8ra bitarte, Iruñeko Udalak antolatuta, Nafar Ateneoaren partaidetzarekin. 1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artisten belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa da, topaketa horiek abiapuntu hartuta sortu zena eta demokrazian bere ibilbide artistikoa hasi zuen lehen egile-belaunaldia izan zena.

Gaur goizean, Jorge Urdánoz, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun Alorreko zuzendariak eta Pedro Salaberri Nafarroako Ateneoko lehendakari eta erakusketaren komisarioak erakusketaren aurkezpena egin dute Javier Manzanos Udaleko Arte Plastikoetako teknikariarekin batera.

Proposamena XX. mendeko 90eko hamarkadan eta XXI. mendeko lehenbizikoan eginiko lanek osatzen dute, 1956-1968 bitartean jaio eta oraindik jardunean diharduten 18 artista hauenak, hain zuzen ere: Félix Ortega, Javier Balda, Fernando Iriarte, Patxi Ezquieta, Jokin Manzanos, Asun Goikoetxea, Paco Polán, Dora Salazar, Txuspo Poyo, Dick Recalde, Pedro Osákar, Txaro Fontalba, Santiago García, Jorge Martínez Huarte, Alfonso Ascunce, José Miguel Corral, Elena Goñi, Javier Muro. Arte-adierazpen ezberdinen (pintura, eskultura, argazkilaritza, etab.) multzo bat da, askotariko teknika eta materialekin landutako sorkuntzak dituena.

Erakusketa honen ekoizpena egileen, bilduma partikularren eta Iruñeko Udaleko, Nafarroako Museoko, Fundación Caja Navarrako eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) bilduma publikoen laguntzarekin egin da. Erakusketa Ziudadelako Arma Aretoan egonen da ikusgai, ordu hauetan: asteartetik ostiralera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era, eta astelehenetan ez da zabalik egonen.
 

¿Te ha sido útil esta página?