1201 erakusten - 1215@guztira
Ultreia Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroak Donejakue bideari buruz dibulgatzen du eta Turismo Bulegoak, berriz, informazio turistiko orokorraren berri ematen du
Ultreia Kale Nagusiko 20.ean dagoen Ultreia Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroak Donejakue bideari buruzko dibulgazio-lana egiten jarraituko du udan, batez ere, erromesen artean. Ultreian Donejakue bidearen jatorriak eta bideak menderik mende izan duen eragin kultural eta espirituala aztertzeko aukera ematen du eta eskaintzen dituen edukien artean ikus-entzunezko proiekzio bat barne...Kirol- eta gizarte-errezetaren bidez, ‘Mugi zaitez udan’ programak adinekoendako jarduerak eskaintzen ditu abuztuan eta irailean
Mugi zaitez udan programak osasun-helburuak ditu eta jarraibideen bidezko ariketa fisikoa sustatzen du adinekoendako. Aurtengoa egitasmoaren ondoz ondoko hirugarren edizioa da, eta abuztuan eta irailean ere eskainiko da hiriko auzoetan (Iturrama, Txantrea, II. Zabalgunea, Etxabakoitz, Azpilagaña, Donibane, Arrosadia, Mendillorri eta Lezkairu). Aurtengo edizioa ekainean hasi zen, eta askotariko jarduerak eskaintzen...‘Zinema-gauak’ zikloaren barruan hainbat generotako bost film proiektatuko dira datorren astean Donibanen, Buztintxurin, Sanduzelain, Mendillorrin eta Lezkairun
Zinema-gauak zikloak proposamen zabala eskainiko du datorren astean. Hainbat generotako eta adin guztietarako bost film proiektatuko dira astelehenetik ostiralera, 22:00etan, Iruñeko bost auzo hauetan: Donibane, Buztintxuri, Sanduzelai, Mendillorri eta Lezkairu. Uztailaren 29tik abuztuaren 27ra bitarte 22 film proiektatuko dira guztira, doan, Iruñeko hamaika auzotako aire zabaleko guneetan. Datorren asteko programazioa...500 lagunek baino gehiagok parte hartu dute 2025-2026ko ikasturtean Parte-hartzeko eskolak antolatutako 36 prestakuntza-ekintzetan
Guztira, 506 lagunek parte hartu dute Parte-hartzeko eskolak 2025-2026ko ikasturtean antolatutako prestakuntza-ekintzetan; horrek argi eta garbi erakusten du herritarren parte-hartzea, boluntariotza eta hiriko elkarte-ehuna indartzeko erreferentziazko prestakuntza gune gisa finkatu dela. Prestakuntza-ekintzak hiruhilekoak eta doan izan dira eta Zentro Elkarlaneko Gunean egin dira. Ikastaroek ongi finkatutako hiru gai dituzte ardatz:...Irisgarritasun Integraleko Udal Kontseiluaren aurretiazko kontsulta publikoa
Epea: ekainak 22 – utzailak 3 Deskribapen laburra: Arauak egiteko prozeduran herritarren parte-hartzea hobetzeko asmoz –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluarekin bat–, aurretiazko kontsulta publikoan paratuko da Iruñeko Udalaren Irisgarritasun Integraleko Udal Kontseiluaren sorrera, arauaren hartzaile izan daitezkeen pertsonek eta herritarrek, oro har, parte...‘Navarchivo, Nafarroako Ondare Materiagabearen Artxiboa’ proiektuak 70 elkarrizketa eginen ditu aurten eta horietatik 63 sanferminei buruzkoak izanen dira
Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du Nafarroako ondare materiagabearen Artxiboan (Navarchivo) egiteko lanen adjudikazioa, eta lan horiek Iruñean eginen dira. Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2006tik egiten duen proiektu honen helburu nagusia da ikus-entzunezko metodologia eta erregistroaren bidez Nafarroako eta Nafarroa Behereko herritarren % 1aren bizi-istorioak biltzea. Orain arte, proiektua Nafarroako herrien...40 haurrek parte hartu dute, guztira, Udalak eta Etxabakoitz Bizirik erakunde komunitarioak lankidetzan antolatutako udako kanpaldietan
Iruñeko Etxabakoitz auzoko 40 haurrek parte hartu dute uztailean Iruñeko Udalak eta Etxabakoitz Bizirik haur eta nerabeen elkarte komunitarioak antolatutako hiri-kanpaldietan. Hiri-kanpaldiak prebentzio-jarduera bat dira, Udalak martxan jarri duen eredu publiko komunitarioaren barruan. Eredu horrek xede du auzoetako erakundeei protagonismo handiagoa ematea, auzokideekin harreman zuzena baitute eta haien beharrak ezagutzen...Iruñean erremonte eta erremintako pilota jaialdiak antolatuko dira urteko hirugarren hiruhileko ostegunetan, Labrit pilotalekuan
Remonte Tokiko Gobernu Batzarrak laguntza teknikorako kontratu baten lizitazioa onetsi du Labrit pilotalekuan urteko azken hiruhilekoan modu egonkorrean antolatzeko erremonte eta erreminta jaialdiak. Kontratuak 50.000 euroko zuzkidura du, eta Euskal Pilotaren Mugaz Gaindiko Ibilbidean kokatzen da, IRUHBI Pilota proiektuaren barruan. Honako hauek parte hartzen dute proiektuan: Iruñeko, Uharteko eta...Cinco Puntas jaialdiaren barruan, kaleko arteen bi proposamen berri astelehenean eta asteartean, Ziudadelan, Alas Circo eta La Côte Folle konpainien eskutik
Alas Circo eta La Côte Folle konpainiek haien ikuskizunak aurkeztuko dituzte datorren astean, Harresietako Jaialdiaren barruan abuztuan zehar Ziudadelan eginen den Bost Punta jaialdian. ‘ Cateura ’ eta ‘ Entre bous i vaques ’ muntaketak eginen dituzte hurrenez hurren, astelehenean (abuztuak 10) eta asteartean (abuztuak 11), 20:00etatik aurrera. Sarrera doan...Abian dira Arrotxapeko hegoaldeko aparkatze arautuko eremua handitzeko lanak: eremu laranja izanen da 24 orduetan eta aste osoan zehar
Iruñeko Udala lanak egiten ari da abuztuan, Arrotxapeko hegoaldean aparkatze arautuko eremuaren ordutegia luzatzeko xedez. Irailetik aurrera, proiektu pilotuak Arga Ibaiaren, Otsagabia kalearen eta Maiteminduen pasealekuaren arteko eremuari eraginen dio: aparkatzeko eremu laranja ezarriko da, egunean 24 orduz eta aste osoan zehar, sanferminetan hiriko erdigunean erabiltzen den sistemaren antzera. Neurriak...Iruñeko Udalak goitik behera berritu du Txantreako Maiatzaren lehenaren plazako haurrendako parkea
Txantreako Maiatzaren lehenaren plazak haurrendako parke berria estreinatu du azken egun hauetan. Iruñeko Udalak zoladura eta parkeko osagai batzuk berritu ditu jolas-eskaintza indartzeko xedez; izan ere, gune hori asko erabiltzen da eta jende asko igarotzen da handik, Bernart Etxepare ikastetxe publikoaren eta Izartegi haur-eskolaren ingurumarietan baitago. Jarduketak 58.487,23 euroko inbertsioa...Gaztediaren Etxeak asteazkenean irekiko du 14 eta 30 urte bitarteko gazteendako 36 ikastarotan eta doako 15 informatika-lantegitan eskaintzen diren 986 plazetan izena emateko epea
Casa Jvuentud Gaztediaren Etxeak asteazkenean irekiko du urteko azken hiruhilekoan antolatutako jardueretan izena emateko epea. Guztira 986 leku eskaini dira, 14 eta 30 urte bitarteko 36 ikastarotan eta doako 15 informatika-lantegiren artean banatuak. Programazioak helburu du jarduera fisikoa eta aisialdia sustatzea, funtsezkoak baitira norberaren ongizatea lortu eta gazteak prestatzeko, egunerokoan...24 orduko eremu laranja irailaren 1etik aurrera jarriko da abian Arrotxapeko hegoaldean
Aparkatze arautuko eremua 24 orduz ezarriko da Arrotxapeko hegoaldeko hamabost bat kaletan, eta irailaren 1ean jarriko da abian, beharrezko pintatze- eta seinaleztapen-lanak amaitu eta gero. Otsagabia eta Arga Ibaiaren kaleek eta Maiteminduen pasealekuak mugatzen dute eremua, eta bertan aparkatzen dutenek eremu laranjako tarifa ordaindu beharko dute 24 orduz, asteko zazpi...Iruñeko Udalak harrera egin die ‘Oporrak bakean’ programari esker uda Nafarroan pasatzen ari diren hogeita hamar bat haur sahararri
Gaur goizean, uda Nafarroan pasatzen ari diren haur sahararren ordezkaritza bati egin zaio harrera Udaletxeko harrera-aretoan. Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuan bizi diren 10 eta 12 urte bitarteko hogeita hamar bat haurrek parte hartu dute bisita tradizionalean, eta ehun baino gehiago daude gure autonomia-erkidegoan Saharako Adiskideen Nafarroako Elkarteko Oporrak bakean programari...Abuztuak 31, astelehena
08:00 Udal-taldearen bilera 09:00 Tokiko Gobernu Batzarra 09:45 Eskriturak sinatzea (alkatearen bulegoa) 11:00 Prentsaurrekoa