Iruñeko Udalak goitik behera berritu du Txantreako Maiatzaren lehenaren plazako haurrendako parkea

Iruñeko Udalak goitik behera berritu du Txantreako Maiatzaren lehenaren plazako haurrendako parkea
58.487,23 euro inbertitu dira elementuak eta zoladura ordeztu eta adin-tarte desberdinendako bi jolastoki sortzeko
Irudia
Irudia
Irudia

Txantreako Maiatzaren lehenaren plazak haurrendako parke berria estreinatu du azken egun hauetan. Iruñeko Udalak zoladura eta parkeko osagai batzuk berritu ditu jolas-eskaintza indartzeko xedez; izan ere, gune hori asko erabiltzen da eta jende asko igarotzen da handik, Bernart Etxepare ikastetxe publikoaren eta Izartegi haur-eskolaren ingurumarietan baitago. Jarduketak 58.487,23 euroko inbertsioa behar izan du. 

Parkearen diseinu berriak bi jolastoki ezartzen ditu, bata 3 eta 5 urte bitarteko haurrendako eta bestea 5 eta 12 urte bitartekoendako, eta bi eremuek egitura eta osagai desberdinak dituzte, baita beste elementu osagarri batzuk ere. 3 eta 5 urte bitarteko haurrendako egiturak honako hauek barne hartzen ditu: teleskopioa duen etxetxo txiki bat, lau oinean ibiltzeko tunel bat, txirrista bat eta jolasean aritzeko beste osagai batzuk. 5 eta 12 urte bitartekoendako egiturak, berriz, honako hauek barne hartzen ditu: eskalatzeko arrapala bat, txirrista bat, bolen bitartez igotzeko egitura bat eta jolas-panel bat. Azken finean, osagai moldakorrak dira, eta erabiltzen dituztenek jolasean aritzeko askotariko aukerak dituzte.

Halaber, kulunka aritzeko bi zabu jarri dira, eta, jolas hori irisgarriagoa izan dadin, batek eserleku lauak ditu eta besteak sehaska- eta saski-eserlekuak. Horrez gain, aurretik zegoen birakaria mantendu da, egoera egokian baitzegoen. 

Zoladura berritzea
Haurrendako parkea birdiseinatzeko esku-hartzeak jolastokiko zoladura berritzeko lanak barne hartu ditu; izan ere, 2007koa zen eta dagoeneko ez zuen araudia betetzen. Ia hogei urtez erabili da, eta beharrezkoa zen hura aldatzea parkeko osagaiak erabiltzen dituztenen segurtasuna hobetze aldera. Kautxuzko zoladura zirkularreko guneak sortzeko apustua egin da jolas eta osagaien inguruan, eta hala, guneko kale-argiak eta zuhaitzak urbanizazioko zoladuran bertan edo bakoitzari dagokion zuhaitz-txorkoan ainguratuta mantendu dira. 

Zoladuraren eta jolas-elementuen berriztatzea Iruñeko Udala urte osoan zehar hiriko haurrendako parkeetan etengabe egiten ari den lanen barruan sartzen da. Txantreako Maiatzaren lehenaren plazako parkeko jarduketak eta Donibaneko Fiteroko Monasterioaren plazan 24 urtez erabili izan zen zoruan egin ziren lanek 100.000 euroko inbertsioa izan dute zoladura berritzeko eta parkeko jolas-elementuak berritzeko lanak kontuan hartuta.

 

¿Te ha sido útil esta página?