‘Zinema-gauak’ zikloaren barruan hainbat generotako bost film proiektatuko dira datorren astean Donibanen, Buztintxurin, Sanduzelain, Mendillorrin eta Lezkairun

‘Zinema-gauak’ zikloaren barruan hainbat generotako bost film proiektatuko dira datorren astean Donibanen, Buztintxurin, Sanduzelain, Mendillorrin eta Lezkairun
Abuztuaren 27ra bitarte 22 film proiektatuko dira, 22:00etan, hiriko hamaika auzotako aire zabaleko guneetan



Zinema-gauak zikloak proposamen zabala eskainiko du datorren astean. Hainbat generotako eta adin guztietarako bost film proiektatuko dira astelehenetik ostiralera, 22:00etan, Iruñeko bost auzo hauetan: Donibane, Buztintxuri, Sanduzelai, Mendillorri eta Lezkairu.  Uztailaren 29tik abuztuaren 27ra bitarte 22 film proiektatuko dira guztira, doan, Iruñeko hamaika auzotako aire zabaleko guneetan.

Datorren asteko programazioa abuztuaren 3an (astelehena) abiatuko da, Donibanen, eta tokiko zinemari keinu bat eginen zaio Yamaguchi parkean eginen den lehenengo proiekzio horrekin: Moncho Armendariz zinemagile nafarraren Secretos del corazón (Bihotzaren sekretuak) (1997) filmak lau Goya sari jaso zituen eta Oscar sarietarako hautagaia izan zen. Andoni Erburu, Charo López eta Carmelo Gómez dira filmaren protagonistak, zeinetan Javiren istorioa kontatzen baita: bere lagun Carlos etxe zahar batera eramaten duen bederatzi urteko haurra. Javiren anaia den Juanek bertan 'maitasunezko hilketa' bat egon zela eta hildakoen ahotsak sotoan entzuten ahal direla kontatzen die. Misterio hori bilaketa baten hasiera da, Javiren ikuspegitik ezezagunarekiko beldurra eta lilura erakusten dituena.

Hurrengo egunean, abuztuaren 4an, asteartearekin, Robot salvaje (Robot basatia) (2024) filma proiektatuko da Buztintxuriko pasealekuan. Filma Chris Sandersek zuzendu zuen eta animazioa, zientzia-fikzioa eta abenturak uztartzen ditu. Izenburuak inklusioaren, enpatiaren eta zaintzaren garrantzia jorratzen du, eta, aldi berean, ‘Roz’-en istorioa kontatzen du. Robot hori inor bizi ez den uharte batean hondoratzen da, eta ingurunera egokitzen eta uharteko animaliekin harremanak izaten ikasi behar du, antzara umezurtz txiki baten adopziozko ama bihurtzeraino.
Abuztuaren 5ean, asteazkena, Sanduzelaik hartuko du erreleboa eta Sonic 3. La película (Sonic 3. Filma) (2024) proiektatuko da Gortari Doktorearen plazan. Filma Sega konpainiaren bideojokoetan oinarritutako saga zinematografikoaren hirugarren atala da eta Jeff Fowlerrek zuzendu zuen. Sonicek, Knuckesek eta Tailsek osatutako superbotereak dituzten animalia-talde baten istorioa kontatzen du: taldea berriz ere elkartu da ‘Shadow bilau misteriotsua’ arerio ahaltsuari aurre egiteko. Haien ahalmenak zentzu guztietan gaindituta, taldeak aliantza bat egin beharko du bilaua geldiarazi eta planeta babesteko.

Mendillorriko parkean, abuztuaren 6an, osteguna, Ilargi berria. Gainbehera saga (2009) filma proiektatuko da: Gainbehera sagaren bigarren filma da eta euskaraz emanen da gaztelaniazko azpitituluekin. Chris Weitzyk zuzendu zuen filma, eta Kristen Stewart, Robert Pattinson eta Taylor Lautner ditu protagonista. Edward Cullenek Bella Swan utzi du banpiro-munduaren arriskuetatik urrun mantentzeko. Haurtzaroko lagun duen Jacob Blacken laguntzarekin Bella Edwarden abandonua gainditzen saiatuko da.

Hurrengo asteko zikloaren programazioa ostiralean, hilak 7, amaituko da, Lezkairun: Como entrenar a tu dragón (Nola trebatu zure dragoia) (2025) filma proiektatuko da Maravillas Lamberto plazan. Filmak animazioa, fantasia eta abenturak uztartzen ditu eta Mema uhartean kokatzen da: bertan, bikingoak eta dragoiak etsaiak izan dira belaunaldi luzez. Hipo, mutiko berezia da eta mendeetako tradizioari desafio egiten dio eta Desdentao herensuge beldurgarriaren lagun egiten da. Haien harremanak dragoien egiazko izaera agerian utziko du, bikingoen gizartearen oinarriak kolokan jarriz.
 

ZINEMA-GAUAK 2026. 22:00

LEZKAIRU
•    Maravillas Lamberto plaza
o    Abuztuak 7, ostirala: How to train your dragon (Nola trebatu zure dragoia)

DONIBANE
•    Yamaguchi parkea
o    Abuztuak 3, astelehena: Secretos del corazón (Bihotzaren sekretuak)
o    Abuztuak 10, astelehena: La lengua de las mariposas (Tximeleten mingaina)

ALDE ZAHARRA
•    San Frantzisko plaza
o    Abuztuak 17, astelehena: Marco 
o    Abuztuak 24, astelehena: Dragoi-Jagolea (euskaraz)

BUZTINTXURI
•    Buztintxuriko pasealekua
o    Abuztuak 4, asteartea: Robot salvaje (Robot basatia)
o    Abuztuak 11, asteartea: Una película de Minecraft (Minecraft film bat)

TXANTREA
•    Salestarren patioa
o    Abuztuak 18, asteartea: Hopper Oilaskoerbia (euskaraz)
o    Abuztuak 25, asteartea: Misión panda en África (Panda misioa Afrikan)

SANDUZELAI
•    Gortari Doktorearen plaza
o    Abuztuak 5, asteazkena: Sonic 3. La película (Sonic 3. Filma) 
o    Abuztuak 12, asteazkena: Lurraren bihotzeraino (euskaraz)

ITURRAMA
•    Iturramako bulebarra
o    Abuztuak 19, asteazkena: Jurassic Park
o    Abuztuak 26, asteazkena: Mission impossible

MENDILLORRI
•    Mendillorriko Aintziraren parkea
o    Abuztuak 6, osteguna: Ilargi Berria. Gainbehera saga (euskaraz)
o    Abuztuak 13, osteguna: Karate Kid: Legends

ARROSADIA
•    Alfredo Floristán plaza
o    Abuztuak 20, osteguna: Padre no hay más que uno 5 (Aita bat besterik ez dago 5)
o    Abuztuak 27, osteguna: Los aitas (Aitak)

ARROTXAPEA
•    Maiteminduen parkea
o    Abuztuak 14, ostirala: Los tipos malos 2 (Tipo gaiztoak 2) 
o    Abuztuak 21, ostirala: Paddington. Aventura en la selva (Paddington. Abentura oihanean)

 

 

¿Te ha sido útil esta página?