Alas Circo eta La Côte Folle konpainiek haien ikuskizunak aurkeztuko dituzte datorren astean, Harresietako Jaialdiaren barruan abuztuan zehar Ziudadelan eginen den Bost Punta jaialdian. ‘Cateura’ eta ‘Entre bous i vaques’ muntaketak eginen dituzte hurrenez hurren, astelehenean (abuztuak 10) eta asteartean (abuztuak 11), 20:00etatik aurrera. Sarrera doan izangen da zirku-arteez eta kaleko arteez gozatu nahi duen ororendako.
Asteleheneko Alas Circo konpainiaren Cateura ikuskizunak gonbidapena egiten du gizakiok planetan dugun eraginaz gogoetatzera eta mundu jasangarriago eta atseginago bat eraikitzeko borrokara. Jende ororendako obra honek, zirkua, musika, objektuen manipulazioa eta mugimendu akrobatikoaren bitartez, agerian jartzen du hondakinen ibilbidea, etxean eta kaleetan sortzen direnetik zabortegietara eta ozeanoetara iristen diren arte. Cateura munduan dauden milaka zabortegietako bat da. Paraguain dago eta egunero inork nahi ez dituen hondakin tonak iristen dira bertara.Hango biztanleak ozta-ozta bizi dira zaborra birziklatuz eta sailkatuz.
Asteartean La Côte Folle konpainiak Entre bous i vaques ikuskizuna taularatuko du Ziudadelan. La Côte Follek porte akrobatikoen eta mugimenduaren bitartez, zaintzeko, elkar laguntzeko eta jasanezina dena ere sostengatzeko gaitasuna aztertzen ditu. Ikuskizunak dirauen bitartean, agertoki, familia-etxe edo zirku-aparatu baten itxura hartzen duen aldamio batean ariko dira bost akrobata. Etxe zati horretan, desagertze geldo baten iragarle diren zantzu txikiak ageri dira: bizitza desbideratu egiten da, oroitzapenak gainbehera doaz. Azken finean, sentiberatasunez eta umorez oroitzapenetan barna egiten den bidaia bat da.
HARRESIETAKO JAIALDIA. BOST PUNTA JAIALDIA. ABUZTUAK 4-20 ZIUDADELA
Abuztuak 10, astelehena. 20:00
Cateura. Alas Circo konpainia: Akrobaziak, airekoak, keinuzko antzerkia eta gauzen antzerkia
Abuztuak 11, asteartea. 20:00
Entre bous i vaques (Basoen eta behien artean). La Côte Folle konpainia. Zirkua, garraioa, dantza
Abuztuak 17, astelehena. 20:00
Antes de caer (Erori baino lehen). Barreto eta La Victoria konpainiak Zirkua, malabareak, bertikalak eta aizto-jaurtiketa.
Abuztuak 18, asteartea. 20:00
Sinfonika Afonika. Zirika Zirkus konpainia: Antzerkia, zirkua eta umorea
Abuztuak 19, asteazkena. 20:00
Pifia (Hanka-sartzea). Totapedra konpainia. Zirkua, akrobaziak eta klowna.
Abuztuak 20, osteguna. 20:00
Gaïa. Bivouac konpainia: Zirku garaikidea eta aireko akrobaziak