Mugi zaitez udan programak osasun-helburuak ditu eta jarraibideen bidezko ariketa fisikoa sustatzen du adinekoendako. Aurtengoa egitasmoaren ondoz ondoko hirugarren edizioa da, eta abuztuan eta irailean ere eskainiko da hiriko auzoetan (Iturrama, Txantrea, II. Zabalgunea, Etxabakoitz, Azpilagaña, Donibane, Arrosadia, Mendillorri eta Lezkairu). Aurtengo edizioa ekainean hasi zen, eta askotariko jarduerak eskaintzen dira, hala nola udara egokitutako ibilaldiak, bideojoko aktiboak eta hiri-gimnasioak. Gainera, futboleko munduko txapelketarekin bat eginez, belaunaldien arteko munduko txapelketa antolatu da, eta adinekoei bilobekin batera parte hartzera gonbit egiten zaie, familiartean parte-hartzaileen forma fisikora egokitutako kirol-saio batez gozatzeko.
Jarduera guztiak Udalak Osasunbidearekin batera koordinatzen duen preskripzio-zerbitzuaren esparruan antolatzen dira. Doan dira, aurrez izena emanda, eta baldintza bakarra kirol- eta gizarte-errezeta aktiboa izatea da. Saioak hilean egun batean edo bitan antolatzen dira, ahal izanez gero aire zabalean, elkargokide diren profesionalek gainbegiratuta eta koordinatuta.
Errezeta aktiboa eta parte hartzeko interesa dutenak programa koordinatzen dutenekin jartzen ahal dira harremanetan, bide hauen bitartez: 674036149 telefono-zenbakiaren bidez (Iturrama, Azpilagaña, II. Zabalgunea eta Txantrea), 680122836 telefono-zenbakiaren bidez (Azpilagaña, Etxabakoitz, Donibane eta Arrosadia), 683321699 telefono-zenbakiaren bidez (Lezkairu eta Mendillorri) eta recetadeportivasocial@pamplona.es posta elektronikora mezu bat idatzita.
Mugi zaitez udan proiektua Citius, Longaevus, Fortius programaren barruan dago: kirol terapeutikoko eta kirol- eta gizarte-errezetako programa da, Iruñeko Udalarena, eta adinekoei dago bideratuta, nahi ez den bakardadeari, ahultasunari, jarduera fisikorik ezari eta egoneko bizitzari aurre egiteko xedez.
Jarduerak auzoz auzo
Azpilagaña. Topalekua: osasun-zentroa
Abuztuak 11. 11:30ean Ibilaldi freskoak
Abuztuak 18. 11:30ean Ibilaldi freskoak
Abuztuak 27. 10:00etan. Belaunaldien arteko munduko txapelketa
Abuztuak 31. 10:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 7. 10:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 15. 12:00etan. Bideojoko aktiboak
Etxabakoitz. Topalekua: Urdanoz multzoa, 4.
(Bideojoko aktiboak eta ibilaldi freskoak: osasun-zentroa)Abuztuak 11. 10:00etan. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 18. 10:00etan. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 25. 10:00etan. Belaunaldien arteko munduko txapelketa
Irailak 1. 10:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 8. 10:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 15. 10:00etan. Bideojoko aktiboak
II. Zabalgunea. Topalekua: osasun-zentroa
(Ibilaldi freskoak eta bideojoko aktiboak: Santa María la Realeko zentro komunitarioa)Abuztuak 4. 09:30ean. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 19. 10:00etan. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 25. 10:00etan. Belaunaldien arteko munduko txapelketa
Irailak 1. 10:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 8. 10:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 15. 10:00etan. Bideojoko aktiboak
Iturrama. Topalekua: San Joan Bosco Zentro Komunitarioa
(Hiri-gimnasioak: Iturramako osasun-zentroa)Abuztuak 11. 11:30ean. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 18. 11.30ean. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 27. 10:00etan. Belaunaldien arteko munduko txapelketa
Irailak 3. 10:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 10. 10:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 17. 10:00etan. Bideojoko aktiboak
Lezkairu. Topalekua: Santa María la Realeko zentro komunitarioa
(Belaunaldien arteko munduko txapelketa: II. Zabalguneko osasun-zentroa)Abuztuak 5. 10:00etan. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 19. 10:00etan. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 25. 10:00etan. Belaunaldien arteko munduko txapelketa
Irailak 2. 10:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 9. 10:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 15. 10:00etan. Bideojoko aktiboak
Mendillorri. Topalekua: osasun-zentroa
(Belaunaldien arteko munduko txapelketa: II. Zabalguneko osasun-zentroa)Abuztuak 6. 10:00etan. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 20. 10:00etan. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 25. 10:00etan. Belaunaldien arteko munduko txapelketa
Irailak 3. 11:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 10. 11:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 17. 11:00etan. Bideojoko aktiboak
Arrosadia. Topalekua: osasun-zentroa
Abuztuak 10. 10:00etan. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 17. 10:00etan. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 24. 10:00etan. Belaunaldien arteko munduko txapelketa
Abuztuak 31. 10:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 7. 10:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 14. 10:00etan. Bideojoko aktiboak
Donibane. Topalekua: osasun-zentroa
(Hiri-gimnasioak: San Juan de la Cadena ikastetxea)Abuztuak 10. 11:30ean. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 17. 11:30ean. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 24. 11:30ean. Belaunaldien arteko munduko txapelketa
Abuztuak 31. 11:30ean. Hiri-gimnasioak
Irailak 7. 11:30ean. Hiri-gimnasioak
Irailak 14. 11:30ean. Bideojoko aktiboak
Txantrea. Topalekua: osasun-zentroa
Abuztuak 3. 10:00etan. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 21. 10:00etan. Ibilaldi freskoak
Abuztuak 26. 10:00etan. Belaunaldien arteko munduko txapelketa
Irailak 2. 10:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 9. 10:00etan. Hiri-gimnasioak
Irailak 16. 10:00etan. Bideojoko aktiboak