1036 erakusten - 1050@guztira
SANFERMINETAKO AKREDITAZIOAK
Akreditazioak eskatzeko epea: MAIATZAREN 15etik EKAINAREN 15era, biak barne. Iruñeko Udalak sanferminetako hiru ekitalditarako akreditazioa ematen die komunikabideei eta profesionalei: TXUPINAZOA, GAIXOA NI ETA ENTZIERROAK. EVENTOS TXUPINAZOA UBICACIONES Irudia Casa Seminario SEMINARIO ETXEKO BALKOIAK Udalak Seminario Etxean balkoiak ditu, Udaletxeko eraikinera eta Udaletxe plazara begira, txupinazoa emateko. Eraikin horretatik,...Udal-kiroldegiak
Udal-kiroldegiak auzo mailako kirol-eremuak dira, tamaina eta ekipamendu ertainekoak; kirol anitzeko pista bat, aldagelak eta, zenbait kasutan, erabilera anitzeko aretoak eta pilotalekua/trinketea izaten dituzte. Ikastetxeetatik eta auzo-kolektiboetatik hurbil dauden eta kirol- eskaera betetzen duten instalazio batzuk dira. Imagen Eremuen erreserba Zer erreserbatu daiteke? Kiroldegi bakoitzean erabilgarri dauden kirol-eremu guztiak. Kontsultatu Erabilera-araudia...Berrogei farmazia inguruk egin dute bat ‘PaMplona Alert’ larrialdietarako alerta-sistemarekin: Udaltzaingoaren berehalako erantzuna eskaintzen du baliabide horrek
Iruñeko Udalak eta Udaltzaingoak PaMplona Alert larrialdietarako alerta-sistema hiriko farmazia sektorera hedatu dute, iaz taxien zerbitzuan eta Iruñerriko autobusetan ezarri ondoren. Orain arte, berrogei farmazia inguruk egin dute bat boluntarioki sistema horrekin. Zerbitzua eskuratzeko baldintza bakarra farmaziak Iruñeko udal-mugartean egotea da, Udaltzaingoaren eskumena eremu horretara mugatzen baita. Sistemak mugikorreko aplikazio...Biztanleria
Biztanleria Iruñeko biztanleriaren piramidea Iruñeko biztanleria, guztira 207.362 Data: 2021/01/01 Iturria: Udal-errolda Iruñeko emakumeak, guztira 109.206 Data: 2021/01/01 Iturria: Udal-errolda Iruñeko gizonak, guztira 98.156 Data: 2021/01/01 Iturria: Udal-errolda Iruñeko biztanleria-piramideak, 2021eko urtarrilaren 1ean, irudi atzerakoia erakusten du, erraboil itxurakoa, eta horrek adierazten digu biztanleria zahartze progresiboko egoeran dagoela, jaiotza- eta...Larunbatean, Mendillorriko Civivoxean, Arena en los bolsillos konpainiak Max Txikia aurkeztuko du saio bikoitzean, 1 – 3 urte bitarteko haurrendako antzerkia, euskaraz
Larunbatean, Mendillorriko Civivoxean Max Txikia izango da, Arena en los bolsillos konpainia granadarraren antzezlana, saio bikoitzean, euskaraz. Emanaldia 1 – 3 urte bitarteko haurtxoei zuzenduta dago, Civivox sareko otsaila – maiatza lauhilekoko programazioaren barruan. Sarrerak 3 euroan eskura daitezke, www.pamplona.es zein www.pamplonaescultura.es udal-webguneetan eta Mendillorriko Civivoxean bertan. Max bakarrik bizi...Udala eta Nasuvinsa elkarlanean arituko dira 65 urtetik gorakoendako alokairuko 32 apartamentu eta zentro komunitario bat hartuko dituen eraikin bat eraikitzeko, Azpilagañan
Iruñeko Udalak eta Nasuvinsa sozietate publikoak elkarlanean abiatuko dute Zure-tokia: etxebizitza kolaboratiboen proiektu bat, Azpilagañan, 65 urtetik gorakoendako alokairuko etxebizitzez osatua. Asmoa da 32 etxebizitza sustatzea Altzania Errekaren kaleko 18aren eta Manuel Turrillas plazaren elkargunearen inguruan dagoen lursail batean; Udalak Nasuvinsari lagako dio eremu hori, proiektua diseinatu, eraikitze-inbertsioa egin eta...José Cruz Gurrutxaga aktore ezaguna izango da asteazkeneko emanaldiko protagonista, IrriZiklo gazte eta helduendako euskarazko umore-zikloan
José Cruz Gurrutxagak antzezpen-munduan ibilbide luzea izan du, bai antzerkian (adibidez, Txalo, Tartean eta Vaiven taldeetan), bai telebistan (Jaun ta jabe, Goenkale eta Mi querido Klikowsky-n); eta aktore nagusia izango da IrriZikloko emanaldian, otsailaren 27an, asteazkenean. Umorea bakarrizketa aurkeztuko du, bizitza, lana, familiak, bikote-harremanak eta horrelako gaiak ardatz duten istorioak...Auzortzen-ek auzoetan sare-lanean aritzeko ildo berria inauguratu du, Civivoxak, Antzarak eta Bideberrik elkarrekin antolatutako kultura- eta gizarte-jarduerak Mendillorrira eramanez
Iruñeko Udalak sarean lan egiteko ildo berria abiatu du, auzo berean jarduerak egiten dituzten entitate desberdinak engaiatzeko asmoz, beren ekimenak koordinaturik, edo are, elkarrekin, gara ditzaten. Esther Cremaes Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak eta Xabi Senosiáin Mendillorri-Erripagañan Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuaz arduratzen den Bideberri...IrriZikloko euskarazko umorea, saio bikoitzean: bihar, 20:00etan, Birjiñe Albirak eta Baltzizkuetak Nafarroako Antzerki Eskolara eramango dituzte beren proposamenak
Bihar bigarren saioa izango da IrriZiklon, Iruñeko Udalak Nafarroako Antzerki Eskolan antolatutako euskarazko umoreko programazioan. Proposamena, 20:00etan, bikoitza izango da. Alde batetik, Birjiñe Albiraren Iruñetik Mundura eta, bestetik, Baltzizkuetaren Azken 10080 minutuen kronika groteskoa edo ez eskainiko dira. Lehenik Iruñeko eguneroko bizitza iturri duen narrazio-sortako emanaldia taularatuko da, Birjiñe Albira...Udalak aurrekontuaren % 95eko betetze-mailaz, 9’5 milioiko superabitaz eta 63’5 milioiko zor bateratuaz itxiko du 2018. urtea, 2014an baino % 38 gutxiagoz
Ekitaldiaren amaieran Iruñeko Udalak 2018ko ekitaldi ekonomikoa 213 milioiko aurrekontuaren % 95eko betetze-mailaz ixtea aurreikusten du. Kopurutan, 202’34 milioiko gastua egin da 206’15 milioiko diru-sarrera egin ostean. Aurreko ekitaldien ildo berean, urtea ia 9’5 milioi euroko superabitaz amaitu da (diru-sarreren eta gastuen arteko aldeari dagozkion 3’81 milioi gehi 5’7 milioi...Iruñeko Udaltzaingoak bizikletaz patruilatzen duten 8 udaltzainez osatutako lantaldea aurkeztu du hurbileko eredua sustatze aldera
Iruñeko Udaltzaingoak bizikletaz eta beharrezko baliabidez patruilatzen duten zortzi udaltzainez osatutako lantaldea aurkeztu du hurbileko eredua sustatze aldera eta Udala hirian ezartzen ari den mugikortasun-irizpideekin bat sortua. Udaltzainak astelehenetik igandera eta goizez zein arratsaldez ibiliko dira, hasieran Zabalgune-sektorean –Alde Zaharra, Milagrosa, Lezkairuko Zaldua, Mendillorri eta Erripagaña barne hartuta– eta Arrotxapeko,...Bizikletan ibiliko den Udaltzaingoaren patruila berriaren aurkezpena
press_conferenceInfraetxeetan bizi diren familiei diru-laguntzak emateko 2019ko deialdiaren epea irekita
Infraetxeetan bizi diren familiei diru-laguntzak emateko deialdia, 450.000 eurokoa, abiatu da, eta eskaerak aurkezteko epea irekita dago jada. Diru-laguntza lerro honek krisi-egoeran, infraetxeetan edo etxebizitza desegokietan bizi diren familiei etxe-alokairua ordaintzen lagunduko die. Urte osoan zehar aurkez daitezke eskaerak, aurrekontu-partida agortu arte. Diru-sarrera gutxien duten familien kasuan, diru-laguntzek alokairu-kostuaren %...Udalak harrera egin dio Centennial High School Wind Orchestra bandari, Iruñera etorri baita La Pamplonesaren mendeurrenaren harira prestatutako IFOB nazioarteko jaialdia dela eta
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Udalbatzako beste kide batzuek Centennial High School Wind Orchestra bandari egindako harreran parte hartu dute gaur eguerdian. Horixe da Iruñera iritsi den nazioarteko lehen banda, La Pamplonesa udal musika-bandaren mendeurrena ospatzeko ekainerako antolatutako International Festival of Bands IFOB jaialdia dela eta. Taldeko 50 kideek eta...2019ko Ikaskuntza Zerbitzuko Sariak aurkeztu dira, eta Iruñean emango dira Estatuko XII. Topaketaren barruan, abenduan
Iruñeko Udalak gaur goizean plazaratu du 2019ko Ikaskuntza-zerbitzuko Sariketa nazionala, komunitatearen mesedetan egiten dituzten proiektuengatik estatu osoko ikastetxeak aintzatestea xede duen deialdia, alegia. Iruña hezkuntza-metodologia horretan dituen ekimen aitzindariengatik hautatu zen 2019ko Ikaskuntza Zerbitzuko Estatuko XII. Topaketaren egoitza izateko, eta horrexegatik estatuko deialdia Iruñean aurkeztu da gaur. Hori horrela, sariak...