Iruñeko Udalak harrera egin die ehun urtetik gorako lau pertsonari, hiriko zahar guztiei omenaldia egite aldera programan haiei zuzendutako egunean

Iruñeko Udalak harrera egin die ehun urtetik gorako lau pertsonari, hiriko zahar guztiei omenaldia egite aldera programan haiei zuzendutako egunean
José María Iturriaga González, Carmen Romeo Malo, Juana Ibarrola Díez De Ulzurrun eta Josefa De Acha Villar Udaletxean egon dira gaur

Iruñeko Udalak harrera egin die gaur eguerdian ehun urtetik gorako lau pertsonari, hiriko zahar guztiak omendu nahi izan dituen ekitaldi batean, gaur, uztailak 12, programan haiei bereziki zuzendutako eguna baita. José María Iturriaga González, Carmen Romeo Malo, Juana Ibarrola Díez De Ulzurrun eta Josefa De Acha Villarrek parte hartu dute Udaletxean egindako omenaldian. Bertan egon dira Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Udalbatzako kideak. Ehun urtetik gorako lau emakumeekin batera haien senideak eta lagunak egon dira.

Iruñeko alkateak sanferminetako zapi gorri bana jarri die ehun urtetik gorako emakumeei, bai eta lore-sorta eta San Ferminen irudi bana eman ere. Omenaldi-ekitaldia girotzeko, Voces Navarras taldeak jota bat abestu du.

Iruña zaharren eguna ospatzen ari da gaur honako ekitaldi hauen bidez: ehun urtetik gorako lau emakumeri egindako harrera hau; meza bat, 10:45ean, San Fermin kaperan; jota-kantaldi berezi bat Sarasate pasealekuan, Yoar eta Jus la Rocha errondailen eskutik, eta Los Sirex taldearen kontzertua, 20:30etik aurrera, Gurutzeko plazan.
 

¿Te ha sido útil esta página?